Kaixo, berriro ere, Irutxuloko Hitzako irakurle hori.
Hainbat arrazoi direla medio, azken aldi honetan zugandik urrun ibili naiz.
Alde batetik, EGFISIOS gure fisioterapia zentruan aldaketa batzuk egin behar izan ditugu. Bestetik, formakuntzari tarte bat eskaini diot hilabete hauetan.
Honengatik guztiarengatik azken aldian nire berririk ez duzu izan.
Kontsultako aldaketak finkaturik, bertan ematen dugun zerbitzua hobetu dugula esan genezake, ordutegia zein lan taldea handitu ditugu.
Formakuntzari dagokionez, Arturo Goicoechea neurologoak eta bere taldeak duen minaren ikuspegia eta bereziki min kronikoari nola aurre egin enfokea barneratzen aritu naiz hilabete hauetan.
Urteetan zehar aita zenak erakutsitakoa, esku terapia modernoa eta min kronikoaren ikuspuntuak uztarturik, nire fisioterapiarekiko ikuspegia moldatuz joan naiz. Bizitza bezala, fisioterapia prozesu bat dela eta iraunkorki berritzen joan behar garen zerbait delako uste dudalako. Beti ere ebidentzia zientifikoan oinarriturik.
Hilabete hauetan honetan aritu naiz. Orain, berriro ere, indarrez eta gogotsu, hau guztia zurekin konpartitzera nator.
Beraz, hemendik aurrera, Osasuna, kirola eta bizitza osasuntsua izateko aholkuak emateaz gain, minaren nondik norakoak ulerrarazteko helburuz, zurekin izango nauzu.
Zure interesekoa izango delakoan, laster arte.