Bizikleta irteera: Route 25, Donostiako itzulia (ekainak 8, larunbata)
Kalapiek interesa duen orori jakinarazten dio ekainaren 8an, larunbata, bizikleta irteera bat antolatuko dugula edozein pertsonari irekita, Donostiari bizikletan buelta emateko, Route 25eko deritzon ibilbidetik Route 25, Kalapieko kideek diseinatutako 25 kilometroko ibilbidea da, hiriko leku eder eta enblematikoenetako batzuk zeharkatzen dituena. Gainera, hirian hain ezagunak ez diren baina interesgarriak diren auzo eta parajeak ezagutzeko aukera ematen du.... Gehiago irakurri
Kalapiek interesa duen orori jakinarazten dio ekainaren 8an, larunbata, bizikleta irteera bat antolatuko dugula edozein pertsonari irekita, Donostiari bizikletan buelta emateko, Route 25eko deritzon ibilbidetik
Route 25, Kalapieko kideek diseinatutako 25 kilometroko ibilbidea da, hiriko leku eder eta enblematikoenetako batzuk zeharkatzen dituena. Gainera, hirian hain ezagunak ez diren baina interesgarriak diren auzo eta parajeak ezagutzeko aukera ematen du.
Bizikleta irteeraren datuak:
Topalekua
Kursaal aurrean goizeko 9:30etan, ekainaren 8an, larunbata.
Ibilbidearen deskribapena:
25 kilometro baino gutxiagoko ibilbidea da, batez ere laua, igoera bakarrarekin (Ametzagaina parkea). Edozein pertsonari irekitako irteera da eta erritmo lasaian joango gara bidean geldialdi batzuk eginez gure hiriko sekretu batzuk ezagutzeko Jesus Mari Alquezar gidari eta ibilbidearen ideologoaren eskutik. Irteerak 3 orduko iraupena izango duela aurreikusten da.
Xehetasun gehiago jakiteko, ibilbideko planoa kontsulta daiteke (Plano Route 25) edo track wikiloc (Wikiloc Route 25) deskarga daiteke.
Parte hartzea eta izena ematea:
Jarduera mundu guztiari irekita dago (bazkideak eta bazkide ez direnak). Aipatu dugun bezala, mundu guztiari irekitako ibilbide erraza da. Hala ere, bizikletaz erraztasunez ibiltzen jakin behar da parte hartu ahal izateko. Ez da beharrezkoa izena ematea, baina eskertzen dizuegu etortzeko asmoa duzuenok inprimaki honen bidez jakinaraztea, hobeto prestatuta egon ahal izateko:
Izen-emate formularioa
Beste zalantzak:
Bizikleta egoera onean ekarri behar da eta kaskoa erabiltzea gomendatzen dugu. Edozein zalantza izanez gero, jar zaitezkete gurekin harremanetan ofizina.teknikoa@kalapie.org edo 629271481 bidez
Ibilbidearen bideoa:
Route 25an zehar egindako beste irteera batzuen argazkiak