Kalapiek alegazioak aurkeztu ditu Donostiako mugikortasun iraunkorreko plan berriari
Kalapiek alegazioak aurkeztu ditu 2024-2029 aldirako hiri-mugikortasun iraunkorreko planari. Oro har, gure hirirako aldarrikatzen dugun hiri-ereduarekin bat datozen helburu eta alderdi asko dauden arren, uste dugu Donostiako 2024-2029 aldirako hiri-mugikortasun iraunkorreko plana ez dela behar bezain anbiziotsua mugikortasunak Donostian dituen erronkei aurre egin ahal izateko. Hona hemen egindako eskaera nagusietako batzuk: Helburu ausartagoak sartzea, hala... Gehiago irakurri
Kalapiek alegazioak aurkeztu ditu 2024-2029 aldirako hiri-mugikortasun iraunkorreko planari.
Oro har, gure hirirako aldarrikatzen dugun hiri-ereduarekin bat datozen helburu eta alderdi asko dauden arren, uste dugu Donostiako 2024-2029 aldirako hiri-mugikortasun iraunkorreko plana ez dela behar bezain anbiziotsua mugikortasunak Donostian dituen erronkei aurre egin ahal izateko.
Hona hemen egindako eskaera nagusietako batzuk:
- Helburu ausartagoak sartzea, hala nola 2029rako 50.000 bizikleta-erabiltzaile lortzea.
- Helburuen eta neurri zuzentzaileen jarraipen handiagoa, helburu horiek lortzen ez badira.
- Bizikleta-bideak diseinatzeko kalitate-irizpide definituak, Europako estandarrekin eta bizikleta-bideak diseinatzeko eskuliburuekin bat datozenak.
- Peatonalizazio eta bidegorri berrien eskaerak Donostiako auzoetan zehar
- Beste bidegorri eskaera batzuen artean, Mirakruzeko hiribidean eta ospitaleetarako igoeran bidegorriak egitea planaren barruko epean (2024-2029)
- Trafikoa baretzeko eta gutxitzeko neurri osagarriak.
- Autoari eskainitako espazioa murrizteko eta beste erabilera batzuetarako erabiltzeko neurriak, hala nola berdeguneetarako, oinezkoentzako guneetarako edota beste batzuetarako.
Alegazio guztiak ondorengo dokumentoan aurki ditzakezue zehatzago (Gazteleraz):
Alegaciones de Kalapie al plan de movilidad urbana de Donostia