Kalapieren proposamenak isuri gutxiko eremurako (IGE)
Kalapiek martxoan proposamenak aurkeztu zizkion Donostiako udalak argitaratutako emisio gutxiko eremuen proiektuari. Oro har, hauek dira gure proposamenak: IGE handitzea: IGEk gutxienez Gros auzoa eta Atotxa ingurua estaltzea proposatzen dugu. Ezartze epe laburragoak ezartzea. Bereziki lehenengo fasea planteatzen diren 3 urteak baino epe laburragoa izatea. Neurri osagarriak, ibilgailu pribatu motordunaaren erabilera murriztuko dutenak.(elektrikoa izan edo... Gehiago irakurri
Kalapiek martxoan proposamenak aurkeztu zizkion Donostiako udalak argitaratutako emisio gutxiko eremuen proiektuari. Oro har, hauek dira gure proposamenak:
- IGE handitzea: IGEk gutxienez Gros auzoa eta Atotxa ingurua estaltzea proposatzen dugu.
- Ezartze epe laburragoak ezartzea. Bereziki lehenengo fasea planteatzen diren 3 urteak baino epe laburragoa izatea.
- Neurri osagarriak, ibilgailu pribatu motordunaaren erabilera murriztuko dutenak.(elektrikoa izan edo ez) Kalapien ez dugu uste trantsizio ekologikoa errekuntza-autoak auto elektrikoekin ordezkatzera mugatzen denik. Gure ustez, mugikortasun aktiboaren eta garraio publikoaren banaketa modal handiagoa da jarraitu beharreko helburua.
- ZBEren bidez sortzen diren diru-sarrerak garraio publikoa hobetzeko eta mugikortasun aktiboari zuzendutako azpiegituran berrinbertitzea.
- Airearen kalitatea neurtzeko estazio berriak jartzea gaur egun neurgailurik ez duten hiriko eremuetan.
- Airearen kalitate txarreko gertaerak daudenerako protokoloak ezartzea.
- IGEk hiriko trafikoan duen eraginaren ebaluazio eta jarraipen handiagoa. Banaketa modalari buruzko azterlanen maiztasuna handitzea eta airearen kalitateari eta herritarren mugikortasunari buruzko datuak eskuragarriago jartzea
- Eremu barruko errotaziozko aparkalekuetako plazen kopurua murrizten saiatzea, eta inola ere ez kopurua handitzea.
- Sentsibilizazio-, kontzientziazio- eta hezkuntza-kanpainak egitea
Dokumentu honetan aurkeztutako alegazioak xehetasun handiagoz kontsulta ditzakezue:
Donostia Kalapie Emisio Baxuko Eremuaren proiektuari alegazioak
Kalapieren eskaeren erantzuna
Udalaren erantzuna jaso dugu. Aurkeztutako proposamen nagusiak ezetsi egin dira. Jaso ditugun erantzunak dokumentu honetan kontsulta daitezke:
Jakinarazpena _ proiektuari alegazioa (ELEKT-356211)
Balorazioa
Kalapien uste dugu mugikortasun aktiboa (oinez eta bizikletaz) sustatzeko gakoa kalitatezko azpiegitura sortzea dela, jendea oinez eta bizikletaz mugitzea erraztu eta gonbidatzeko. Funtsezkoa da, halaber, hiriak garraio publikoko sistema ona izatea. Hala ere, ibilgailu pribatu motordunari mugak ezartzea mugikortasun jasangarriagoa, osasungarriagoa eta seguruagoa sustatzen ere laguntzen du, eta beharrezkoa da horiek planteatzea. Asko dira ibilgailu pribatu motordunek herritar guztiengan sortzen dituzten eraginak (zarata, segurtasuna, klima-aldaketa, estresa, espazioaren okupazioa, airearen kalitatea, etab.), eta agintariek mugatu egin behar dute horien erabilera, guztiok hiri bizigarriago batez goza dezagun.
Ildo horretan, uste dugu IGEa ez dela izan zitekeen bezain anbiziotsua izan, eta ausardia falta izan dela garraio pribatu motordunei sarbidea modu eraginkorragoan murrizten duten neurriak ezartzeko.