Santa Katalina zubian mugikortasuna hobetzeko proposamena
Kalapie, Donostiako hiriko txirrindularien elkartetik, Santa Katalina Zubian eta Euskadi Plazan oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna hobetzeko proposamen bat landu dugu eta mugikortasun saileko arduradunei helarazi diogu. Proposamenaren planoa: Zergatik egiten dugu proposamen hau? Santa Katalina zubi-gunea (zehazki, Euskadi plaza) oso puntu garrantzitsua da bizikletaz eta oinez mugitzeko; izan ere, hiriko hainbat gune lotzeko funtsezko lekua... Gehiago irakurri
Kalapie, Donostiako hiriko txirrindularien elkartetik, Santa Katalina Zubian eta Euskadi Plazan oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna hobetzeko proposamen bat landu dugu eta mugikortasun saileko arduradunei helarazi diogu.
Proposamenaren planoa:
Zergatik egiten dugu proposamen hau?
Santa Katalina zubi-gunea (zehazki, Euskadi plaza) oso puntu garrantzitsua da bizikletaz eta oinez mugitzeko; izan ere, hiriko hainbat gune lotzeko funtsezko lekua da, eta inbutu garrantzitsua sortzen da, eta erabiltzaile eta oinezko asko igarotzen dira bertatik. Hala erakusten du, adibidez, DBizi zerbitzuaren desplazamendu bero-mapak.
Toki horretan autoak gehiegizko presentzia du (6 errei hiriaren erdi-erdian) eta trafikoaren abiadura handia da, eta arriskua sortzen du.
Bestalde, bidegorriaren diseinua dela eta, oinezkoen eta txirrindularien arteko gatazka sortzen da, bidegorria espaloira igotzen delako eta oinezkoen joan-etorria handia delako.
Foruen Pasealekuan hobekuntzak aurreikusita badituzte udalaren planek, bidegorria etorkizunean galtzadako egungo erreietako baten espazioa hartzera igaroko baita, baina eremu honetan ez da inolako eskuhartzerik aurreikusten udalaren mugikortasun planean (PMUS).
Horregatik, mahai gainean proposamen bat jartzeko beharra ikusi dugu, puntu delikatu honen mugikortasunaren egoera hobetzeko.
Proposamenaren xehetasunak:
Gure proposamenak honako aldaketa eta hobekuntza hauek dakartza:
- Bizikletentzako zubian errei gehigarri bat irabaztea eta egungo bidegorria errepide erditik ateratzea, bizikletak zubia errazago eta seguruago igarotzeko.
- Euskadi plazaren eremuan, non gaur egun bidegorriak oinezkoentzako guneak eta plazak zeharkatzen dituenn, oinezkoekin gatazkak sortuz, errepidearen kotan bidegorrirako trazatu berri bat sortzea proposatzen dugu oinezkoentzako guneak inguratuz. Honela oinezkoei lekua eman eta bizikleta mugikortasuna antolatzea lortzen da.
Proposamena Mirakruzeko etorkizuneko konexio batekin bateragarria izatea bilatu da, PMUSak jada adierazten baitu bertan bidegorria egiteko beharra.