Konfinamenduaren ondorio fisikoak
Hilabete batzuk igaro dira konfinaturik egon ginenetik eta gure kontsultan ikusi ditugun ondorioak larriak izan dira. Nola ekidin ditzazkegu?
Hilabeteak dira Covid-19ren ondorioz konfinaturik izan ginenetik. Egoera berriari egokitzea kostatu zitzaigun arren, martxan gaude eta esan dezakegu egin ditugun tratamendu gehiengo nabarmen batek konfinamenduarekin zerikusia izan duela.
Alde batetik, konfinamenduan zehar konpultsiboki ohituta ez zeuden ariketa berriekin hasi zirenak ditugu. Denbora libre asko izanda, kontrolik gabeko, internetetik bilatutako edozein iarduerarekin a tope hasi zirenak ditugu. Gorputza ekintza hauek egiteko prestatuta ez zegoenez, lesio ezberdinak sortu ziren.
Bestetik kirola egiteko baimena eman zigutenean, ohiko kirolariek bi hilabete lehenago zebiltzan erritmoetan jarraitu nahirik, ondorio larriak sortu ziren. Zuntz urradurak, tendinosiak… Kirola baimendu ziguten momentuarekin jarraituz, kirola egiteko ohiturarik ez zutenak baina kirola egiteak ateratzeko aukera ematen zuenez, kontrolik gabe eta egokitzapenik gabe, a tope hasi zirenak…. Hauek ere lesio ezberdinak pairatu zituzten.
Azkenik eta nere ustetan larrienak, sedentarismoak eragindako min kronikoak izan dira. Ordu gehiegi postura berdinean, mugitu gabe egoteak, gabezi eta gaitz asko ekarri ditu. Azken hauek gainera, adineko jendea izanda batipat, egoera iraultzeko lan handia izan dugu.
Nola ekidin genitzazke arazo hauek?
Iarduera fisikoa iraunkorki, progresiboki eta zure nibelaren arabera eginda.
Profesional baten aholkuak jarraituz.
Postura eta giharren kontrola izan dezazun, pilates edo antzerako iarduerak zure kirolaren osagarri bezala oso gomendagarriak direla uste dut.
Zure gorputza entzun eta mina sentitu aurretik zure fisioaren esku jar zaitez.