[AGENDA] [BISITA GIDATUA]: Ura besterik ez - Roberto Chartam
Ura besterik ez erakusketak ikusezina dena ikustera gonbidatzen zaitu; bai eta edertasunaren atzean naturarekin partekatzen dugun ordena aurkitzera ere; ordena horren baitan ibiltzerakoan sentituko duzun esperientzia zuzenaren bidez aurkitzera gonbitea luzatzen dizugu.
Roberto Chartam artistak naturaren oinarria diren printzipio matematikoak lerro bihurtzen ditu airean geometriak marrazteko: Urrezko proportzioa, Fibonacciren sekuentzia edo Pi zenbakia… distantzia, tentsio eta elkargune bihurtzen dira hemen. Ez duzu formularik ikusiko, baina haren eragina sentituko duzu. Mugitzen zarenean, zure begien aurrean geometriak aldatu egingo dira, adar bat, olatu bat edo espiral bat naturan begiratzen dituzun lekuaren arabera ezberdin ikusten diren bezala.
Chartamek bisita gidatua eskainiko bere erakusketan zehar eta bisitariek xehetasun eta azalpen guztiak jasotzeko aukera izango dute.
Bisita gidatua amaitzean, erakusketaren itxiera egingo da.# Lotura

Ura besterik ez erakusketak ikusezina dena ikustera gonbidatzen zaitu; bai eta edertasunaren atzean naturarekin partekatzen dugun ordena aurkitzera ere; ordena horren baitan ibiltzerakoan sentituko duzun esperientzia zuzenaren bidez aurkitzera gonbitea luzatzen dizugu. Roberto Chartam artistak naturaren oinarria diren printzipio matematikoak lerro bihurtzen ditu airean geometriak marrazteko: Urrezko proportzioa, Fibonacciren sekuentzia edo Pi zenbakia… distantzia, tentsio eta elkargune bihurtzen dira hemen. Ez duzu formularik ikusiko, baina haren eragina sentituko duzu. Mugitzen zarenean, zure begien aurrean geometriak aldatu egingo dira, adar bat, olatu bat edo espiral bat naturan begiratzen dituzun lekuaren arabera ezberdin ikusten diren bezala. Chartamek bisita gidatua eskainiko bere erakusketan zehar eta bisitariek xehetasun eta azalpen guztiak jasotzeko aukera izango dute. Bisita gidatua amaitzean, erakusketaren itxiera egingo da.

