[AGENDA] 'Haziak, zergatik eta nola egin zureak' liburuaren aurkezpena
Hazi baten barruan landare bat baino askoz gehiago gordetzen da: klimari buruzko informazioa, kultura, autosufizientzia, espezie bakoitzaren ezaugarri zehatzak.... Horren guztiaren inguruan hitz egiteko, Argiak argitaratu duen Haziak, zergatik eta nola egin zureak liburuaren aurkezpen ekitaldia antolatu dugu. Bere egileak diren Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal izango ditugu gurekin norberak hazi propioak ugaltzeak duen garrantzia ezagutu eta jarduera horretara animatzeko. Izan ere, liburu honek azalpen zehatzak ematen ditu gure baratzeetako 60 espezieren haziak lortzeko: nola zaindu bakoitza haziak eman ditzan; uzta nola eta noiz bildu; haziak ongi hautatzeko jarraibideak; behar bezala kontserbatzeko nola garbitu eta gorde...# Lotura
Hazi baten barruan landare bat baino askoz gehiago gordetzen da: klimari buruzko informazioa, kultura, autosufizientzia, espezie bakoitzaren ezaugarri zehatzak…. Horren guztiaren inguruan hitz egiteko, Argiak argitaratu duen Haziak, zergatik eta nola egin zureak liburuaren aurkezpen ekitaldia antolatu dugu. Bere egileak diren Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal izango ditugu gurekin norberak hazi propioak ugaltzeak duen garrantzia ezagutu eta jarduera horretara animatzeko. Izan ere, liburu honek azalpen zehatzak ematen ditu gure baratzeetako 60 espezieren haziak lortzeko: nola zaindu bakoitza haziak eman ditzan; uzta nola eta noiz bildu; haziak ongi hautatzeko jarraibideak; behar bezala kontserbatzeko nola garbitu eta gorde…