[AGENDA] Igeldoko urmaelak, hegoaldeko zuhaitz-igelaren bizileku
Donostialdea eskualdeako altxor biologiko handienetako bat, hegoaldeko zuhaitz-igela da, galzorian dagoena. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideekin batera, aurten Hezeguneen Mundu Mailako Eguna ospatzeko goizpasa polita antolatu dugu bere bizileku diren Mendizorrotzeko urmaelak bisitatzeko. Hezeguneak oso garrantzitsuak dira ekosistemen orekarako eta baita gizakiontzat bizi-baldintza egokiak mantentzeko ere. Horregatik ezinbestekoa da denon artean altxor hauek osasuntsu mantentzea. Beraz, gogotsu helduko diogu erronka ekosozial honi eta mikrohezeguneetan laginketak gauzatzeaz gain, beharrezko ikusten ditugun kudeaketa lanak aurrera eramango ditugu. Zure parte hartzea oso garrantzitsua da, anima zaitez!# Lotura

Donostialdea eskualdeako altxor biologiko handienetako bat, hegoaldeko zuhaitz-igela da, galzorian dagoena. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideekin batera, aurten Hezeguneen Mundu Mailako Eguna ospatzeko goizpasa polita antolatu dugu bere bizileku diren Mendizorrotzeko urmaelak bisitatzeko. Hezeguneak oso garrantzitsuak dira ekosistemen orekarako eta baita gizakiontzat bizi-baldintza egokiak mantentzeko ere. Horregatik ezinbestekoa da denon artean altxor hauek osasuntsu mantentzea. Beraz, gogotsu helduko diogu erronka ekosozial honi eta mikrohezeguneetan laginketak gauzatzeaz gain, beharrezko ikusten ditugun kudeaketa lanak aurrera eramango ditugu. Zure parte hartzea oso garrantzitsua da, anima zaitez!


