[AGENDA] Telmo, Urgulleko zaindaria
Telmo Andoin Vaqueriza donostiar peto-petoa da, arrain arima duela esaten du itsasoa izugarri maite duelako, horregatik ez du Donostiako kaia baino leku hoberik imajinatzen bizitzeko! Bere zainetan kresala daraman haur honek, baxurako arrantzaleen semea eta Santa Klara uharteko farozainaren iloba denak, bere familiaren abenturak kontatuko dizkigu Urgullen, bere mendirik gustukoenean, egingo dugun paseoan.# Lotura
Telmo Andoin Vaqueriza donostiar peto-petoa da, arrain arima duela esaten du itsasoa izugarri maite duelako, horregatik ez du Donostiako kaia baino leku hoberik imajinatzen bizitzeko! Bere zainetan kresala daraman haur honek, baxurako arrantzaleen semea eta Santa Klara uharteko farozainaren iloba denak, bere familiaren abenturak kontatuko dizkigu Urgullen, bere mendirik gustukoenean, egingo dugun paseoan.