[BERRIAK] 2025eko Iraunkortasunaren Egutegia: jaten ditugun barazkien lore ezezagunak
Aurten ere, Cristina Enea Fundazioak Iraunkortasunaren Egutegia argitaratu du, gure etxeko edo lantokiko hormatik, eguneroko erritmoak markatzeaz gain, gizartea eraldatzeko mezua zabaldu nahi duena, ingurumenarekiko jarrera atseginago baterantz.
Oraingoan, normalean kontsumitzen ditugun barazki eta lekale askoren lore ezezagunen mundura hurbiltzea erabaki dugu. Hurbilketa horren helburua da landare horien bizi-zikloari balioa ematea, elikagaitzat har daitezen, eta ez soilik kontsumo-ondasuntzat.
Eta bide horretan aparteko bidelagun izan ditugu CEINPROko Diseinuko Goi Mailako Zikloko ikasleak (eta irakasleak), beraiek grafikoki garatu baitute egutegia.
Gure eguneroko dietan ez dira falta fruta, barazkiak eta lekaleak. Hala ere, kasu askotan ez gara ohartzen elikagai horiek jatorri biologikoa dutela eta, beste edozein izaki bizidun bezala, ugalketa-ziklo batean garatzen direla: hazi batetik sortzen dira, hazi egiten dira, loratu egiten dira, polinizatu egiten dira, fruituak heltzen dira, haziak barreiatzen dira... eta zikloa berriro hasten da.
Ziur aski, arrazoia da bere fruituak, hostoak, zurtoinak, sustraiak eta tuberkuluak jaten ditugula, baina oso gutxitan bere loreak (azalorea, brokolia eta orburua dira salbuespenak). Beraz, landarearen organo garrantzitsuena, bere ugalketaz arduratzen dena, hau da lorea, ez dugu ezagutzen.
Hori dela eta, egutegi honen helburua bikoitza da. Alde batetik, egitura ezezagun horiek ezagutaraztea, haien tamaina, forma eta kolore anitzekin zu harritzeko nahian.Bestetik, nabarmendu behar da izaki bizidun baten ugalketa-zikloaren zati bat direla, eta zaindu egin behar dela (nekazaritza), elikagai nutritiboak eta osasungarriak (elikadura) sor ditzaten.
Egutegia PDF formatuan kontsultatu eta deskargatu dezakezu lotura honetatik.# Lotura
Aurten ere, Cristina Enea Fundazioak Iraunkortasunaren Egutegia argitaratu du, gure etxeko edo lantokiko hormatik, eguneroko erritmoak markatzeaz gain, gizartea eraldatzeko mezua zabaldu nahi duena, ingurumenarekiko jarrera atseginago baterantz. Oraingoan, normalean kontsumitzen ditugun barazki eta lekale askoren lore ezezagunen mundura hurbiltzea erabaki dugu. Hurbilketa horren helburua da landare horien bizi-zikloari balioa ematea, elikagaitzat har daitezen, eta ez soilik kontsumo-ondasuntzat. Eta bide horretan aparteko bidelagun izan ditugu CEINPROko Diseinuko Goi Mailako Zikloko ikasleak (eta irakasleak), beraiek grafikoki garatu baitute egutegia. Gure eguneroko dietan ez dira falta fruta, barazkiak eta lekaleak. Hala ere, kasu askotan ez gara ohartzen elikagai horiek jatorri biologikoa dutela eta, beste edozein izaki bizidun bezala, ugalketa-ziklo batean garatzen direla: hazi batetik sortzen dira, hazi egiten dira, loratu egiten dira, polinizatu egiten dira, fruituak heltzen dira, haziak barreiatzen dira… eta zikloa berriro hasten da. Ziur aski, arrazoia da bere fruituak, hostoak, zurtoinak, sustraiak eta tuberkuluak jaten ditugula, baina oso gutxitan bere loreak (azalorea, brokolia eta orburua dira salbuespenak). Beraz, landarearen organo garrantzitsuena, bere ugalketaz arduratzen dena, hau da lorea, ez dugu ezagutzen. Hori dela eta, egutegi honen helburua bikoitza da. Alde batetik, egitura ezezagun horiek ezagutaraztea, haien tamaina, forma eta kolore anitzekin zu harritzeko nahian.Bestetik, nabarmendu behar da izaki bizidun baten ugalketa-zikloaren zati bat direla, eta zaindu egin behar dela (nekazaritza), elikagai nutritiboak eta osasungarriak (elikadura) sor ditzaten. Egutegia PDF formatuan kontsultatu eta deskargatu dezakezu lotura honetatik.