[BERRIAK] Arte laborategiak: naturak eta sormenak bat egiten duten lekua
Naturak eskala txikiko artelanak egiteko lehengaiak eta elementu naturalak eskaintzen dizkigu etengabe. Cristina Enea Fundazioak material horiek dekorazio-objektu nola bihurtu erakusten du, urtean zehar programatutako %27 Arte laborategiak%27 deritzon ekimenaren bidez. Neguari dagokion saioan kokedamak egiten ikasiko dugu.
Natura-ingurunea beti izan da inspirazio-iturri agortezina artearen munduarentzat. Ez hori bakarrik, baizik eta gizakiek beren bultzada artistikoak askatzeko lehengaia eta materialak aurkitu dituzten tokia ere izan dela. Landareak eta loreak, pigmentu naturalak edo animalien larruak, arteak eta naturak gizakiak bere sorkuntza artistikoetan erabiltzeko manipulatzen jakin dituen elementuak partekatu dituzte.
Horregatik, Cristina Enea Fundazioak artearen eta naturaren arteko harreman horretan sakontzeko aukera ematen du, urtaro bakoitzean behin antolatutako %27Arte laborategiak%27 izeneko familia-tailerren bidez. Neguari dagokion tailerra otsailaren 21ean, larunbata, egingo da, kokedamak egiteko. «Lore-arte japoniarra da, goroldiozko bolak egitean datzana», azaldu du Uxua Aranak, Cristina Enea Fundazioko ingurumen-hezkuntzako taldeko kideak. Gaineratu duenez, landare-hazkuntza mota horretan, «lorontzi tradizionalen ordez goroldioz egindako alternatiba naturalak erabiltzen dira».
Aranak azaldu duenez, neguko tailer honek 2 orduko iraupena izango du eta elebiduna izango da. Dagoeneko beteta daude izen-emateak, eta horrek agerian uzten du horrelako jarduerek herritarrengan sortzen duten interesa. Hala ere, ziurtatu du tailerrak 2026 urte osoan zehar antolatuko direla, urtaro bakoitzean behin, gai ezberdinekin. Horrela, aipatutako kokedama tailerraz gain, tindaketa botanikoarekin, gyotaku-aren teknikarekin edo zume bidezko saskiak egitearekin lotutako jarduerak aurreikusten ditu programak. «Gyotakua, adibidez, Japoniako beste teknika tradizional eta artistiko bat da, eta hainbat arrain-espezieren larruarkin estanpazioa egiten da, tinta edo beste pigmentu natural batzuk erabiliz».
Proiektuaren 2026ko denboraldi berrirako proposamenen artean, honako hauek aipa daitezke: udaberrian ikebana egiteko tailer bat (lore-antolamenduaren arte japoniarra, zeinaren printzipioak baitira lerroa, oreka, harmonia, forma, kolorea eta hutsa), udan zigiluak eta linograbatuak egiteko beste bat, eta neguan feltro-tailer bat.
Datozen tailerren xehetasunak -datak, izen-emateak eta abar- urtaro bakoitzaren hasieran emango dira, Cristina Enea Fundazioaren Jardueren Agenda argitaratzearekin batera.# Lotura

Naturak eskala txikiko artelanak egiteko lehengaiak eta elementu naturalak eskaintzen dizkigu etengabe. Cristina Enea Fundazioak material horiek dekorazio-objektu nola bihurtu erakusten du, urtean zehar programatutako %27 Arte laborategiak%27 deritzon ekimenaren bidez. Neguari dagokion saioan kokedamak egiten ikasiko dugu. Natura-ingurunea beti izan da inspirazio-iturri agortezina artearen munduarentzat. Ez hori bakarrik, baizik eta gizakiek beren bultzada artistikoak askatzeko lehengaia eta materialak aurkitu dituzten tokia ere izan dela. Landareak eta loreak, pigmentu naturalak edo animalien larruak, arteak eta naturak gizakiak bere sorkuntza artistikoetan erabiltzeko manipulatzen jakin dituen elementuak partekatu dituzte. Horregatik, Cristina Enea Fundazioak artearen eta naturaren arteko harreman horretan sakontzeko aukera ematen du, urtaro bakoitzean behin antolatutako %27Arte laborategiak%27 izeneko familia-tailerren bidez. Neguari dagokion tailerra otsailaren 21ean, larunbata, egingo da, kokedamak egiteko. «Lore-arte japoniarra da, goroldiozko bolak egitean datzana», azaldu du Uxua Aranak, Cristina Enea Fundazioko ingurumen-hezkuntzako taldeko kideak. Gaineratu duenez, landare-hazkuntza mota horretan, «lorontzi tradizionalen ordez goroldioz egindako alternatiba naturalak erabiltzen dira». Aranak azaldu duenez, neguko tailer honek 2 orduko iraupena izango du eta elebiduna izango da. Dagoeneko beteta daude izen-emateak, eta horrek agerian uzten du horrelako jarduerek herritarrengan sortzen duten interesa. Hala ere, ziurtatu du tailerrak 2026 urte osoan zehar antolatuko direla, urtaro bakoitzean behin, gai ezberdinekin. Horrela, aipatutako kokedama tailerraz gain, tindaketa botanikoarekin, gyotaku-aren teknikarekin edo zume bidezko saskiak egitearekin lotutako jarduerak aurreikusten ditu programak. «Gyotakua, adibidez, Japoniako beste teknika tradizional eta artistiko bat da, eta hainbat arrain-espezieren larruarkin estanpazioa egiten da, tinta edo beste pigmentu natural batzuk erabiliz». Proiektuaren 2026ko denboraldi berrirako proposamenen artean, honako hauek aipa daitezke: udaberrian ikebana egiteko tailer bat (lore-antolamenduaren arte japoniarra, zeinaren printzipioak baitira lerroa, oreka, harmonia, forma, kolorea eta hutsa), udan zigiluak eta linograbatuak egiteko beste bat, eta neguan feltro-tailer bat. Datozen tailerren xehetasunak -datak, izen-emateak eta abar- urtaro bakoitzaren hasieran emango dira, Cristina Enea Fundazioaren Jardueren Agenda argitaratzearekin batera.
