[BERRIAK] Bihar ekingo dio Cristina Eneako aire zabaleko zine-zikloak, 'Cariño, he encogido a los niños' filmarekin
Ostiral honetan, uztailaren 3a, Cristina Enea Fundazioak uda hasieran urtero abian jartzen duen aire zabaleko ingurumen-zinemaren zikloko lehen emanaldia egingo da. Zikloaren hamahirugarren edizio honetan, protagonista nagusia Cristina Enea parkea izango da, bere lehen mendeurrena ospatzen duena eta proiekzio guztiak bertan egingo dira.
Cristina Enea Fundazioaren programazio zabalean herritarrek gehien eskatzen eta baloratzen duten proiektuetako bat udako zinema zikloa da, aurten 13. edizioa ospatuko duena. Eta Cristina Eneak parke publiko gisa bete duen lehen mendeurrenari keinu egingo dio, bertan ospatuko baitira aurtengo zikloa osatzen duten hiru proiekzioak. Lehenengo saioa uztailaren 3an, ostirala, izango da, 22:30ean, Cariño, he encogido a los niños komedia familiarraren proiekzioarekin.
Film luze hau aukeratzearen arrazoia zera da, tramaren zati bat lorategi batean gertatzen dela, non, bere tamaina txikiari esker, protagonista diren haurrak jabetuko diren beren etxearen atzealdeko espazio horrek gordetzen duen aberastasun biologikoaz, egunerokotasunean oharkabean igarotzen diren intsektu, animalia eta landarez betetako mundu batez. Cristina Enea parkeak, hain zuzen ere, bisitariei eskaintzen dizkien altxorren antzekoa da, zalantzarik gabe parkeak ingurumen-aberastasun handia du, eta urteko edozein urtarotan bisitatuta ere.
Proiekzioa 22:30ean hasiko da parkearen Egia auzoko sarrera nagusiaren ondoko zelaian. Antolatzaileek hainbat aulki izango dituzte filma ikusteko, baina edonork eraman ahal izango du bere etzaulkia edo esterilla. Era berean, Cristina Enea Fundazioak proiekziora etorriko diren pertsonen laguntza eskatu du, sortutako hondakinak gaitutako edukiontzietan uzteko.
Hurrengo bi emanaldiak ondorengoak izango dira: El maquinista de la general (uztailaren 10a, ostirala, 22:30ean Cristina Enea) eta Belle Èpoque (uztailaren 17a, ostirala, 22:30ean Cristina Enea).# Lotura

Ostiral honetan, uztailaren 3a, Cristina Enea Fundazioak uda hasieran urtero abian jartzen duen aire zabaleko ingurumen-zinemaren zikloko lehen emanaldia egingo da. Zikloaren hamahirugarren edizio honetan, protagonista nagusia Cristina Enea parkea izango da, bere lehen mendeurrena ospatzen duena eta proiekzio guztiak bertan egingo dira. Cristina Enea Fundazioaren programazio zabalean herritarrek gehien eskatzen eta baloratzen duten proiektuetako bat udako zinema zikloa da, aurten 13. edizioa ospatuko duena. Eta Cristina Eneak parke publiko gisa bete duen lehen mendeurrenari keinu egingo dio, bertan ospatuko baitira aurtengo zikloa osatzen duten hiru proiekzioak. Lehenengo saioa uztailaren 3an, ostirala, izango da, 22:30ean, Cariño, he encogido a los niños komedia familiarraren proiekzioarekin. Film luze hau aukeratzearen arrazoia zera da, tramaren zati bat lorategi batean gertatzen dela, non, bere tamaina txikiari esker, protagonista diren haurrak jabetuko diren beren etxearen atzealdeko espazio horrek gordetzen duen aberastasun biologikoaz, egunerokotasunean oharkabean igarotzen diren intsektu, animalia eta landarez betetako mundu batez. Cristina Enea parkeak, hain zuzen ere, bisitariei eskaintzen dizkien altxorren antzekoa da, zalantzarik gabe parkeak ingurumen-aberastasun handia du, eta urteko edozein urtarotan bisitatuta ere. Proiekzioa 22:30ean hasiko da parkearen Egia auzoko sarrera nagusiaren ondoko zelaian. Antolatzaileek hainbat aulki izango dituzte filma ikusteko, baina edonork eraman ahal izango du bere etzaulkia edo esterilla. Era berean, Cristina Enea Fundazioak proiekziora etorriko diren pertsonen laguntza eskatu du, sortutako hondakinak gaitutako edukiontzietan uzteko. Hurrengo bi emanaldiak ondorengoak izango dira: El maquinista de la general (uztailaren 10a, ostirala, 22:30ean Cristina Enea) eta Belle Èpoque (uztailaren 17a, ostirala, 22:30ean Cristina Enea).

