[BERRIAK] Donostiako Iraunkortasunaren eta Klimaren Txostena aletzen (1/6)
Cristina Enea Fundazioaren Iraunkortasunaren eta Klimaren Txostenak hirian bizi diren, bertan lan egin edo bisitatzen duten haien bizi-kalitatea eta ongizatea ebaluatzen du, adierazle sorta baten bitartez. Datozen asteetan 2024ko Txostenari dagozkion (ikerketaren azken urtea) zertzelada batzuk laanduko ditugu, gaur hasiko garen hari-sorrta batekin. Gaurkoan Lurraldeaz mintzatuko gara.
Lurzoru urbanizatua: Donostiako azalera 6.094,3 ha-koa da; 2024an, lurzoru urbanizatuek udal-azaleraren % 32,22 okupatzen zuen.
Lurzoru artifizializatua: 2019an, lur artifizializatuaren azalerak 71,94 ha gehiago zituen, hau da, udal-azaleraren % 43,39 izatera pasa zen. Hazkunde hori Zubieta auzoan kontzentratu zen, Real Sociedadeko kirol instalazioak handitzearen ondorioz, eta, batez ere, Eskusaitzetako lur mugimenduek eta jarduera ekonomikoen poligonoaren konfigurazioak aurrera jarraitzen dutelako.
Hiri-trinkotasuna: Hiri-trinkotasunaren indizeak bizitegi-lurzoru urbanizatuko etxebizitza-kopuruaren eta udalerriko bizitegi-lurzoru urbanizatuaren guztizko azaleraren arteko erlazioa erakusten du. Donostian, 66,85 etxebizitza/ha-koa da.
Kontuan hartuta ezaugarri orografiko eta morfologikoek, besteak beste, hiriko hiri-ehuna baldintzatzen dutela, hektareako 60 eta 150 etxebizitza artean dabilen tarte bat hiri-ereduaren erreferentzia izan daiteke.
Donostiaren kasuan, hektareako 80 etxebizitza lortzea izango litzateke gutxieneko helburua. Lortutako batez bestekoak (66,85 etxebizitza/ha), oro har, oso trinkoa ez den hiri bat islatzen du, datua auzoz auzo aztertzea komeni den arren.
Txostenean jasotako gainontzeko datuak ezagutu nahi badituzu, esteka honetan kontsultatu eta deskargatu dezakezu dokumentua.# Lotura

Cristina Enea Fundazioaren Iraunkortasunaren eta Klimaren Txostenak hirian bizi diren, bertan lan egin edo bisitatzen duten haien bizi-kalitatea eta ongizatea ebaluatzen du, adierazle sorta baten bitartez. Datozen asteetan 2024ko Txostenari dagozkion (ikerketaren azken urtea) zertzelada batzuk laanduko ditugu, gaur hasiko garen hari-sorrta batekin. Gaurkoan Lurraldeaz mintzatuko gara. Lurzoru urbanizatua: Donostiako azalera 6.094,3 ha-koa da; 2024an, lurzoru urbanizatuek udal-azaleraren % 32,22 okupatzen zuen. Lurzoru artifizializatua: 2019an, lur artifizializatuaren azalerak 71,94 ha gehiago zituen, hau da, udal-azaleraren % 43,39 izatera pasa zen. Hazkunde hori Zubieta auzoan kontzentratu zen, Real Sociedadeko kirol instalazioak handitzearen ondorioz, eta, batez ere, Eskusaitzetako lur mugimenduek eta jarduera ekonomikoen poligonoaren konfigurazioak aurrera jarraitzen dutelako. Hiri-trinkotasuna: Hiri-trinkotasunaren indizeak bizitegi-lurzoru urbanizatuko etxebizitza-kopuruaren eta udalerriko bizitegi-lurzoru urbanizatuaren guztizko azaleraren arteko erlazioa erakusten du. Donostian, 66,85 etxebizitza/ha-koa da. Kontuan hartuta ezaugarri orografiko eta morfologikoek, besteak beste, hiriko hiri-ehuna baldintzatzen dutela, hektareako 60 eta 150 etxebizitza artean dabilen tarte bat hiri-ereduaren erreferentzia izan daiteke. Donostiaren kasuan, hektareako 80 etxebizitza lortzea izango litzateke gutxieneko helburua. Lortutako batez bestekoak (66,85 etxebizitza/ha), oro har, oso trinkoa ez den hiri bat islatzen du, datua auzoz auzo aztertzea komeni den arren. Txostenean jasotako gainontzeko datuak ezagutu nahi badituzu, esteka honetan kontsultatu eta deskargatu dezakezu dokumentua.
