[BERRIAK] Donostiako Iraunkortasunaren eta Klimaren Txostena aletzen (2/6)
Gaurkoan Cristina Enea Fundazioaren 2024ko Iraunkortasunaren eta Klimaren Txostenaren bigarren atalarekin gatoz, eta Mugikortasunari buruz hitz egingo dugu. Hori aztertzeko ezinbestekoa da pertsonak joan-etorrian ibiltzeko eta haiek hornitzeko baliatzen dituzten produktu eta salgaiak batetik bestera eramateko moduak ulertzea, eta baita mugimendu horiek espazio eta denbora jakin batean egiteko dauden bitartekoak ulertzea ere.
Garraiobidearen araberako banaketa: Oinez ibiltzea da Donostian ibiltzeko modurik erabiliena. Joan-etorrien % 45,6 oinez egiten dira. Hala ere, jaitsiera jarraitua ikusten da; 2016an % 46,2 zen, eta 2011n % 48,9.
Bizikleta gero eta gehiago erabiltzen da, eta % 4,4ko erabilera kuota izatera iritsi da. Garraiobide aktiboak Donostiako barne mugimendu guztien % 50 baino gehixeago dira.
Garraiobidearen araberako banaketaren % 16,1 da autobusa. Hala ere, urte bakoitzean garraiatutako bidaiari kopurua oso garrantzitsua izan arren, ehuneko hori jaitsi egin da aurreko urteekin alderatuta.
Ibilgailu motordunen joan-etorriek behera egin dute zertxobait aurreko urteetakoekin alderatuta, eta joan-etorrien % 25,5 izan dira 2016an % 26,9 zirelarik. Motozikletak dira Donostiako mugikortasunaren beste ezaugarri bat, % 4,3 baitira.
Garraiobide sostengagarrienak (oinez ibiltzea, bizikletan ibiltzea eta garraio publikoa erabiltzea) joan-etorrien % 68,8 dira, eta ibilgailu motordun pribatuak, berriz, joan-etorrien % 29,8. Hala ere, bide espazioa askoz gehiago okupatzen dute, bai joan-etorrietarako bai aparkatzeko.
Apiriletik urrira egindako txirrindularien zenbaketaren arabera, hirian egunero, batez beste, 28.117 joan-etorri izan dira. Azken urteetako datuak kontuan izanik, ikus daiteke 2023 urtearekin alderatuta jaitsiera txiki bat dagoela.
Hirian garraiobide publikoetan guztira 37.390.201 bidaia egin dira, hau da, 2023an baino % 7 gehiago.
Motorizazio-inddizeari dagokionez, azpimarragarria da biztanle bakoitzeko 2,33 auto daudela.
Txostenean jasotako gainontzeko datuak ezagutu nahi badituzu, esteka honetan kontsultatu eta deskargatu dezakezu dokumentua.# Lotura

Gaurkoan Cristina Enea Fundazioaren 2024ko Iraunkortasunaren eta Klimaren Txostenaren bigarren atalarekin gatoz, eta Mugikortasunari buruz hitz egingo dugu. Hori aztertzeko ezinbestekoa da pertsonak joan-etorrian ibiltzeko eta haiek hornitzeko baliatzen dituzten produktu eta salgaiak batetik bestera eramateko moduak ulertzea, eta baita mugimendu horiek espazio eta denbora jakin batean egiteko dauden bitartekoak ulertzea ere. Garraiobidearen araberako banaketa: Oinez ibiltzea da Donostian ibiltzeko modurik erabiliena. Joan-etorrien % 45,6 oinez egiten dira. Hala ere, jaitsiera jarraitua ikusten da; 2016an % 46,2 zen, eta 2011n % 48,9. Bizikleta gero eta gehiago erabiltzen da, eta % 4,4ko erabilera kuota izatera iritsi da. Garraiobide aktiboak Donostiako barne mugimendu guztien % 50 baino gehixeago dira. Garraiobidearen araberako banaketaren % 16,1 da autobusa. Hala ere, urte bakoitzean garraiatutako bidaiari kopurua oso garrantzitsua izan arren, ehuneko hori jaitsi egin da aurreko urteekin alderatuta. Ibilgailu motordunen joan-etorriek behera egin dute zertxobait aurreko urteetakoekin alderatuta, eta joan-etorrien % 25,5 izan dira 2016an % 26,9 zirelarik. Motozikletak dira Donostiako mugikortasunaren beste ezaugarri bat, % 4,3 baitira. Garraiobide sostengagarrienak (oinez ibiltzea, bizikletan ibiltzea eta garraio publikoa erabiltzea) joan-etorrien % 68,8 dira, eta ibilgailu motordun pribatuak, berriz, joan-etorrien % 29,8. Hala ere, bide espazioa askoz gehiago okupatzen dute, bai joan-etorrietarako bai aparkatzeko. Apiriletik urrira egindako txirrindularien zenbaketaren arabera, hirian egunero, batez beste, 28.117 joan-etorri izan dira. Azken urteetako datuak kontuan izanik, ikus daiteke 2023 urtearekin alderatuta jaitsiera txiki bat dagoela. Hirian garraiobide publikoetan guztira 37.390.201 bidaia egin dira, hau da, 2023an baino % 7 gehiago. Motorizazio-inddizeari dagokionez, azpimarragarria da biztanle bakoitzeko 2,33 auto daudela. Txostenean jasotako gainontzeko datuak ezagutu nahi badituzu, esteka honetan kontsultatu eta deskargatu dezakezu dokumentua.


