[BERRIAK] 'Donostiako Urumeako biztanleak' erakusketa inauguratu da Cristina Enean
Gaur eguerdian inauguratu da erakusketa berria, Donostiatik igarotzean Urumea ibaiak duen ingurumen- eta biologia-aberastasunari balioa ematen diona. Aurten ere, Cristina Enea Fundazioak CEINPROko ikasle eta irakasleen laguntza izan du, erakusketaren diseinua eta kontzeptualizazioa egiteko. Erakusketa irailaren 13ra arte egongo da zabalik.
Urumea ibaian ekosistema harrigarri bat aurki daiteke oso ezaugarri bereziak dituena, itsasotik datorren ur gaziaren eta ibaitik jaisten den ur gezaren etengabeko eraginpean baitago. Gainera, mareen eraginez, baldintza horiek egunean zehar aldatu egiten dira, eta ondorioz, han bizi diren bizidunek etengabeko gazitasunaldaketetara egokitu behar izaten dute.
Horren ondorioz, Urumearen zati horretako komunitate biologikoa oso espezializatuta dago etengabe aldatzen ari den ingurune batean bizitzeko. Itsasoko eta ibaiko organismo tipikoek ez ezik, ingurune gazikaretako espezie batzuek ere ekosistema hau osatzen dute.
Donostiako Urumeako biztanleak erakusketan, Donostian, ibaian zehar aurki ditzakegun animalia- eta landare-espezie bereizgarrienak errepasatzen dira. Gainera, erakusketa Cristina Enea Fundazioak CEINPROrekin lankidetzan urtero argitaratzen duen Iraunkortasunaren Egutegiaren osagarri da, 2026ko edizioa gai berari eskainita baitago. Egutegia editatu ahal izateko, CEINPROko ikasleek, taldeka, diseinu-proposamen bat egiten dute, eta talde irabazlea arduratzen da egutegia diseinatzeaz eta maketatzeaz, bai eta lotutako erakusketa egiteaz ere.
Ildo horretan, Jon Murillo, Andrea Ruiz eta Estíbaliz de la Mata CEINPROko ikasleek eta talde irabazleko kideek adierazi dutenez, «esperientzia aberasgarria izan da egutegian eta erakusketan parte hartu ahal izatea, eta ezagutzea ibaian zer dagoen, bertan bizi diren izaki bizidunak...». Cristina Enean gaur inauguratu duten erakusketari dagokionez, adierazi dute erakusketaren sortze prozesua «dibertigarria» izan dela, eta «hori islatuta ikustea harro egoteko modukoa» dela.# Lotura

Gaur eguerdian inauguratu da erakusketa berria, Donostiatik igarotzean Urumea ibaiak duen ingurumen- eta biologia-aberastasunari balioa ematen diona. Aurten ere, Cristina Enea Fundazioak CEINPROko ikasle eta irakasleen laguntza izan du, erakusketaren diseinua eta kontzeptualizazioa egiteko. Erakusketa irailaren 13ra arte egongo da zabalik. Urumea ibaian ekosistema harrigarri bat aurki daiteke oso ezaugarri bereziak dituena, itsasotik datorren ur gaziaren eta ibaitik jaisten den ur gezaren etengabeko eraginpean baitago. Gainera, mareen eraginez, baldintza horiek egunean zehar aldatu egiten dira, eta ondorioz, han bizi diren bizidunek etengabeko gazitasunaldaketetara egokitu behar izaten dute. Horren ondorioz, Urumearen zati horretako komunitate biologikoa oso espezializatuta dago etengabe aldatzen ari den ingurune batean bizitzeko. Itsasoko eta ibaiko organismo tipikoek ez ezik, ingurune gazikaretako espezie batzuek ere ekosistema hau osatzen dute. Donostiako Urumeako biztanleak erakusketan, Donostian, ibaian zehar aurki ditzakegun animalia- eta landare-espezie bereizgarrienak errepasatzen dira. Gainera, erakusketa Cristina Enea Fundazioak CEINPROrekin lankidetzan urtero argitaratzen duen Iraunkortasunaren Egutegiaren osagarri da, 2026ko edizioa gai berari eskainita baitago. Egutegia editatu ahal izateko, CEINPROko ikasleek, taldeka, diseinu-proposamen bat egiten dute, eta talde irabazlea arduratzen da egutegia diseinatzeaz eta maketatzeaz, bai eta lotutako erakusketa egiteaz ere. Ildo horretan, Jon Murillo, Andrea Ruiz eta Estíbaliz de la Mata CEINPROko ikasleek eta talde irabazleko kideek adierazi dutenez, «esperientzia aberasgarria izan da egutegian eta erakusketan parte hartu ahal izatea, eta ezagutzea ibaian zer dagoen, bertan bizi diren izaki bizidunak…». Cristina Enean gaur inauguratu duten erakusketari dagokionez, adierazi dute erakusketaren sortze prozesua «dibertigarria» izan dela, eta «hori islatuta ikustea harro egoteko modukoa» dela.


