[BERRIAK] Glosariak: zer da CONAMA?
CONAMA urtero Madrilen egiten den Ingurumenari buruzko Espainiako Kongresua da. Ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin lotutako gaien inguruan elkarrizketa-gune ireki bat sustatzeko ekimena da, eta Cristina Enea Fundazioa urtero joaten da bertara, lantzen ari den proiektuak eta ekimenak azaltzera.
Iker Aranberri Cristina Enea Fundazioko komunikazio teknikariak Glosariak ekimenaren denboraldi honetako zazpigarren eta azken bideo honetan azaltzen duenez, "aurtengo edizioa abenduaren 2tik 5era bitartean egingo da, eta Cristina Enea Fundazioko ordezkaritza bat, Donostiako Udaleko Ekologia saileko kideez gain, Madrilera joango da".
Glosariak saileko bideo guztiak hemen dituzu ikusgai.# Lotura

CONAMA urtero Madrilen egiten den Ingurumenari buruzko Espainiako Kongresua da. Ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin lotutako gaien inguruan elkarrizketa-gune ireki bat sustatzeko ekimena da, eta Cristina Enea Fundazioa urtero joaten da bertara, lantzen ari den proiektuak eta ekimenak azaltzera. Iker Aranberri Cristina Enea Fundazioko komunikazio teknikariak Glosariak ekimenaren denboraldi honetako zazpigarren eta azken bideo honetan azaltzen duenez, “aurtengo edizioa abenduaren 2tik 5era bitartean egingo da, eta Cristina Enea Fundazioko ordezkaritza bat, Donostiako Udaleko Ekologia saileko kideez gain, Madrilera joango da”. Glosariak saileko bideo guztiak hemen dituzu ikusgai.


