[BERRIAK] Santa Klara irlako landaredia
"Irlaren ingurumen-baldintzak oso bereziak dira; izan ere, gazitasun handia dago airean, eta haize-boladak gogorrak eta ugariak dira", azaldu du José Mª Hernández Cristina Enea Fundazioko zuzendariak. Horrela, uhartean dauden landare-espezieak baldintza berezi horietara egokitu behar izan dira bizirauteko. Hori da itsas mihiluaren kasua, Santa Klaran erraz aurkitu dezakegun landare espeziea. "Ingurune honetara oso ondo egokitutako landarea da, bizirik irauteko oso ur gutxi behar baitu, eta bere sustraiak edozein zirrikitutan sartzen baititu, landarea bertara ainguratuz".# Lotura
“Irlaren ingurumen-baldintzak oso bereziak dira; izan ere, gazitasun handia dago airean, eta haize-boladak gogorrak eta ugariak dira“, azaldu du José Mª Hernández Cristina Enea Fundazioko zuzendariak. Horrela, uhartean dauden landare-espezieak baldintza berezi horietara egokitu behar izan dira bizirauteko. Hori da itsas mihiluaren kasua, Santa Klaran erraz aurkitu dezakegun landare espeziea. “Ingurune honetara oso ondo egokitutako landarea da, bizirik irauteko oso ur gutxi behar baitu, eta bere sustraiak edozein zirrikitutan sartzen baititu, landarea bertara ainguratuz”.