[BERRIAK] Udaberriak egitarau oparoa erakarri du Cristina Eneara
Iragan ostegunean, martxoaren 20a, goizeko 10:02an eman genion hasiera ipar hemisferioan udaberriari. Urtaro berria ekimen, jarduera eta ekintzaz beteta dator Cristina Eneara eta datozen hiru hileetan ingurumenera eta jasangarritasunera jarduera-eskaintza zabal baten bidez gerturatzeko gonbidapena egiten die herritarrei Cristina Enea Fundazioak.
Udaberrian natura berpiztu eta esnatzen den modu berean, Cristina Enea Fundazioak indartsu ekingo dio urtaro berriari, gaur aurkeztu duen datozen hileetarako agenda bete eta interesgarriari esker. Programazioaren parte dira erakusketak, irteerak, hitzaldiak, tailerrak eta bestelakoak, guztiek helburu komunak izanik: ingurumenarekin eta iraunkortasunaren adeitsuagoa eta arduratsuagoa den gizarte-ereduetarako eraldaketa sustatzea. Jose M.ª Hernández Cristina Enea Fundazioko zuzendariak adierazi duenez, «honako agendak herritar guztiengana iritsi nahi du, adin, mota eta interes ezberdinetako pertsonei zuzendutako jarduerak jasotzen baititu».
Hernándezen hitzetan, «honakoa da fundazioak urte osoan indarrean jartzen duen agenda garrantzitsuenetakoa, kudeatzen ditugun hiru udal-ekipamenduak aldi berean irekita egoten direlako, alegia, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea, Uliako Interpretazio Zentroa eta Urgulleko Natur Txokoa; era berean, Santa Klara irlako Hondalea obrak urteko lehenengo bisitariak jasotzen ditu, fundazioak berak kudeatuta».
Donostiako Udaleko ekologia zinegotzi Iñigo Garcíak nabarmendu duenez, «udaberriko agendak hainbat berrikuntza dakartza, besteak beste, urtaro bakoitzean hiriko parke ezberdinetan egingo diren bisita gidatuen programa, ‘Parketik parkera’ izenekoa», eta aurreratu du «udaberriko irteera gidatua Aieteko parkean» izango dela. Garcíak azaldu du bisita-sorta honen helburua dela «hiriko parkeek biztanleen ongizatean duten funtsezko zeregina balioan jartzea, berdeguneek lasaitzeko tokia eta naturaz gozatzeko aukera eskaintzen baitigute hirietan bizi eta lan egiten dugunoi». Zinegotziak zehaztu duenez, «irteera hauetan parke bakoitzaren historia ezagutu eta txokorik ederrenak esploratzeaz gain, familian jolasteko tartea» ere izango dela.
Udaberrian, bestalde, Mandasko dukesaren bisita teatralizatuak itzuliko dira, Cristina Eneara, neguko meteorologiagatik bertan behera utzi ondoren. 2024an bezala, bisitak hilabete bakoitzaren azken asteburuan izango dira, euskaraz eta gazteleraz, eta izen-emateak hilabete bakoitzeko lehenengo astelehenean irekiko dira.
Erakusketen atalean, Gotzon Huegun artistaren SINKRONIA-k ‘Artistas en su papel’ kolektiboaren ‘Hosto-orrien artean’ erakusketari bide emango dio. Eneko Calvo Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuen teknikariak azaldu duenez, honakoa «artea, literatura eta ingurumen-kontzientzia uztartzen dituen erakusketa da», eta jarduera paralelo sorta batez hornituta egongo da, besteak beste, tailer eta hitzaldi bana.
Udaberriko agenda honek Aste Santuko eta Pazkoa Asteko oporraldirako egitarau berezia ere jasotzen du, bai eta bestelako ohiko jarduerak ere, esaterako Añarbeko urtegira eta Loiolako araztegira irteerak, Urumean zehar kanoan zeharkaldiak eta bestelakoak.
Jarduera eta programazio osoa www.cristinaenea.eus webgunean kontsulta daiteke eta ekintzetarako izen-emateak ere webgune horren bitartez egin behar dira.# Lotura
Iragan ostegunean, martxoaren 20a, goizeko 10:02an eman genion hasiera ipar hemisferioan udaberriari. Urtaro berria ekimen, jarduera eta ekintzaz beteta dator Cristina Eneara eta datozen hiru hileetan ingurumenera eta jasangarritasunera jarduera-eskaintza zabal baten bidez gerturatzeko gonbidapena egiten die herritarrei Cristina Enea Fundazioak. Udaberrian natura berpiztu eta esnatzen den modu berean, Cristina Enea Fundazioak indartsu ekingo dio urtaro berriari, gaur aurkeztu duen datozen hileetarako agenda bete eta interesgarriari esker. Programazioaren parte dira erakusketak, irteerak, hitzaldiak, tailerrak eta bestelakoak, guztiek helburu komunak izanik: ingurumenarekin eta iraunkortasunaren adeitsuagoa eta arduratsuagoa den gizarte-ereduetarako eraldaketa sustatzea. Jose M.ª Hernández Cristina Enea Fundazioko zuzendariak adierazi duenez, «honako agendak herritar guztiengana iritsi nahi du, adin, mota eta interes ezberdinetako pertsonei zuzendutako jarduerak jasotzen baititu». Hernándezen hitzetan, «honakoa da fundazioak urte osoan indarrean jartzen duen agenda garrantzitsuenetakoa, kudeatzen ditugun hiru udal-ekipamenduak aldi berean irekita egoten direlako, alegia, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea, Uliako Interpretazio Zentroa eta Urgulleko Natur Txokoa; era berean, Santa Klara irlako Hondalea obrak urteko lehenengo bisitariak jasotzen ditu, fundazioak berak kudeatuta». Donostiako Udaleko ekologia zinegotzi Iñigo Garcíak nabarmendu duenez, «udaberriko agendak hainbat berrikuntza dakartza, besteak beste, urtaro bakoitzean hiriko parke ezberdinetan egingo diren bisita gidatuen programa, ‘Parketik parkera’ izenekoa», eta aurreratu du «udaberriko irteera gidatua Aieteko parkean» izango dela. Garcíak azaldu du bisita-sorta honen helburua dela «hiriko parkeek biztanleen ongizatean duten funtsezko zeregina balioan jartzea, berdeguneek lasaitzeko tokia eta naturaz gozatzeko aukera eskaintzen baitigute hirietan bizi eta lan egiten dugunoi». Zinegotziak zehaztu duenez, «irteera hauetan parke bakoitzaren historia ezagutu eta txokorik ederrenak esploratzeaz gain, familian jolasteko tartea» ere izango dela. Udaberrian, bestalde, Mandasko dukesaren bisita teatralizatuak itzuliko dira, Cristina Eneara, neguko meteorologiagatik bertan behera utzi ondoren. 2024an bezala, bisitak hilabete bakoitzaren azken asteburuan izango dira, euskaraz eta gazteleraz, eta izen-emateak hilabete bakoitzeko lehenengo astelehenean irekiko dira. Erakusketen atalean, Gotzon Huegun artistaren SINKRONIA-k ‘Artistas en su papel’ kolektiboaren ‘Hosto-orrien artean’ erakusketari bide emango dio. Eneko Calvo Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuen teknikariak azaldu duenez, honakoa «artea, literatura eta ingurumen-kontzientzia uztartzen dituen erakusketa da», eta jarduera paralelo sorta batez hornituta egongo da, besteak beste, tailer eta hitzaldi bana. Udaberriko agenda honek Aste Santuko eta Pazkoa Asteko oporraldirako egitarau berezia ere jasotzen du, bai eta bestelako ohiko jarduerak ere, esaterako Añarbeko urtegira eta Loiolako araztegira irteerak, Urumean zehar kanoan zeharkaldiak eta bestelakoak. Jarduera eta programazio osoa www.cristinaenea.eus webgunean kontsulta daiteke eta ekintzetarako izen-emateak ere webgune horren bitartez egin behar dira.