[BERRIAK] Udaberriko oporraldian haur eta gazteenentzako hainbat ekimen egongo dira Urgullen eta Ulian
Udaberriaren lehenengo egunetan berriz irekiko ditu ateak Urgull mendiko Natur Txokoak, oporraldian dauden haur eta gazteei programazio didaktiko eta ludiko zabala eskaintzeko asmoz. “Aurten ere egunero egongo da irekita Natur Txokoa, astean zehar arratsaldez eta asteburuetan goizez, aisialdiko jarduerak eskainiz, beti ere naturarekin eta ingurumenarekin lotura dutenak”, azaldu du Uxua Arana Cristina Enea Fundazioko Hezkuntza Saileko ordezkariak. Horretarako, 6 tailer diseinatu dituzte, adin ezberdinetako haur eta gazteei zuzenduta. Horietako bat da, hain zuzen ere, Telmo, Urgulleko zaindaria izeneko jarduera berria. Aranak azaldu duenez, “jarduera horretan Urgull mendian barrena ibilalditxoa emango dugu, eremu horrek eta Donostiak itsasoarekin izan duten harreman estua eta luzea ezagutzeko, Telmo gazteak bere familiaren istorioa kontatzen digun bitartean”.# Lotura
Udaberriaren lehenengo egunetan berriz irekiko ditu ateak Urgull mendiko Natur Txokoak, oporraldian dauden haur eta gazteei programazio didaktiko eta ludiko zabala eskaintzeko asmoz. “Aurten ere egunero egongo da irekita Natur Txokoa, astean zehar arratsaldez eta asteburuetan goizez, aisialdiko jarduerak eskainiz, beti ere naturarekin eta ingurumenarekin lotura dutenak”, azaldu du Uxua Arana Cristina Enea Fundazioko Hezkuntza Saileko ordezkariak. Horretarako, 6 tailer diseinatu dituzte, adin ezberdinetako haur eta gazteei zuzenduta. Horietako bat da, hain zuzen ere, Telmo, Urgulleko zaindaria izeneko jarduera berria. Aranak azaldu duenez, “jarduera horretan Urgull mendian barrena ibilalditxoa emango dugu, eremu horrek eta Donostiak itsasoarekin izan duten harreman estua eta luzea ezagutzeko, Telmo gazteak bere familiaren istorioa kontatzen digun bitartean”.