[BERRIAK] Vanessa Barragão artista portugaldarrak bere erakusketa-proposamen berria aurkezten du Cristina Enean: itsas hondoetan inspiratutako Submerso-Imerso
Sakonera ozeanikoko izakiak gogorarazten dituzten forma organiko eta fantastikoek hartuko dituzte Mandasko duke-dukesen jauregiko hiru erakusketa-gelak gaurtik (irailak 26, osteguna) abenduaren 15era arte. Cristina Enearen udazkeneko denboraldiko erakusketa izango da, Vanessa Barragão artistaren Submerso-Imerso. Eneko Calvo Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuetako teknikariak azaldu duenez, "Vanessaren pieza guztien emaitza liluragarria da, uretako mikrokosmos bat, bisitaria harridurazko eta intrigazko unibertso batera eramaten duena".
Erakusketa irailaren 26an, ostegunean, irekiko da, arratsaldeko 17:00etan, ekitaldi publiko batean, artista bera bertan dela, erakusketaren xehetasun guztiak emateko. Ordubete lehenago, 16:00etan, artistak interesa duten komunikabideei zuzendutako topaketa bat eskainiko du Cristina Enean bertan.
Erakusketak mundu naturalaren interpretazio abstraktua aukeratzen du, eta horretarako ehunezko eta metalezko piezez baliatzen da, gure ekosistemaren interkonexioa islatuz. Barragãok adierazi duenez, erakusketaren helburua da "bisitaria itsas hondoetan murgiltzea, itsas hondoa babesteko beharraz kontzientziatzeko, baita artista erakusketa- eta arte-proiektuak eta -proposamenak garatzera eramaten duten sorkuntza-prozesuetan ere". Horrela, artistak uko egiten dio mundu naturalaren irudikapen literalari, interpretazio abstraktuago baten mesedetan.
Pieza guztiak eskuz egin ditu Barragãok berak, antzinako teknikekin, batez ere artilea erabiliz. Artistak berak azaldu duenez, "adineko pertsonek aspalditik egin dute lan hori beren etxeetan, batez ere emakumeek", eta alderdi hori "balioetsi eta ikusarazi" nahi du baita ere.
Vanessaren piezetan forma organikoak antzeman daitezke, baina obran bada fantasiazko zerbait, beste mundu bateko zerbait. Ia estralurtarrak dirudite piezek, beste planeta batekoak, "ozeanoen sakonean aurkitzen diren espezie eta izaki bitxiak bezala, edo artisten adimenak beren sortze-prozesuan bizi diren ideiak eta hausnarketak bezala, oraindik forma definiturik ez dutenak", azaldu du Barragãok# Lotura
Sakonera ozeanikoko izakiak gogorarazten dituzten forma organiko eta fantastikoek hartuko dituzte Mandasko duke-dukesen jauregiko hiru erakusketa-gelak gaurtik (irailak 26, osteguna) abenduaren 15era arte. Cristina Enearen udazkeneko denboraldiko erakusketa izango da, Vanessa Barragão artistaren Submerso-Imerso. Eneko Calvo Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuetako teknikariak azaldu duenez, “Vanessaren pieza guztien emaitza liluragarria da, uretako mikrokosmos bat, bisitaria harridurazko eta intrigazko unibertso batera eramaten duena”. Erakusketa irailaren 26an, ostegunean, irekiko da, arratsaldeko 17:00etan, ekitaldi publiko batean, artista bera bertan dela, erakusketaren xehetasun guztiak emateko. Ordubete lehenago, 16:00etan, artistak interesa duten komunikabideei zuzendutako topaketa bat eskainiko du Cristina Enean bertan. Erakusketak mundu naturalaren interpretazio abstraktua aukeratzen du, eta horretarako ehunezko eta metalezko piezez baliatzen da, gure ekosistemaren interkonexioa islatuz. Barragãok adierazi duenez, erakusketaren helburua da “bisitaria itsas hondoetan murgiltzea, itsas hondoa babesteko beharraz kontzientziatzeko, baita artista erakusketa- eta arte-proiektuak eta -proposamenak garatzera eramaten duten sorkuntza-prozesuetan ere”. Horrela, artistak uko egiten dio mundu naturalaren irudikapen literalari, interpretazio abstraktuago baten mesedetan. Pieza guztiak eskuz egin ditu Barragãok berak, antzinako teknikekin, batez ere artilea erabiliz. Artistak berak azaldu duenez, “adineko pertsonek aspalditik egin dute lan hori beren etxeetan, batez ere emakumeek”, eta alderdi hori “balioetsi eta ikusarazi” nahi du baita ere. Vanessaren piezetan forma organikoak antzeman daitezke, baina obran bada fantasiazko zerbait, beste mundu bateko zerbait. Ia estralurtarrak dirudite piezek, beste planeta batekoak, “ozeanoen sakonean aurkitzen diren espezie eta izaki bitxiak bezala, edo artisten adimenak beren sortze-prozesuan bizi diren ideiak eta hausnarketak bezala, oraindik forma definiturik ez dutenak”, azaldu du Barragãok