Martxoaren 28an, 12:00etan "Bultza euskaltegia, bultza euskara"
Euskal Herria osoko ekimenak Donostian ere izango lekua, Alderdi Ederren hain zuzen ere.
21. KORRIKAn indarra jarri zen euskalgintza sareak indartzean. Pandemia dela eta euskalgintzak pairatu duen egoerak are premiazkoago egin ditu aurreko ekitaldian markatu ziren konpromiso haiek. Beste hainbat sektorek bezala, egoera berri honek oztopo handiak jarri dizkio sektoreari. Esate baterako, 22. KORRIKA atzeratu beharra izan da eta euskaltegien kasuan geure jarduna egiteko zailtasun handiak izan ditugu.
Horren harira, “Bultza euskaltegia, bultza euskara” ekimena jarri dugu abian, eragileen inplikazioarekin aurrera begirako pausoak adierazteko. https://www.aek.eus/eu/bultza estekan lor daiteke ekimenari buruzko informazioa. Kanpaina honen baitan, martxoaren 28ko 12:00etan hainbat ekitaldi burutuko dira geure plazetan, eta bertan eragileen zein herritarren babesa izan nahiko genuke. Donostian ere izango dugu presentzia, Alderdi Ederrezen, udaletxearen aurrean.
Horretaz gain, KORRIKA atzeratzeak eta pandemiara egokitzeak sortutako egoera ekonomikoari aurre egiteko, AEKren aldeko ekarpenak jasotzeko txokoa ere ireki dugu: https://aek.eus/ekarpenak/ estekan.