Euskaraldia ospatzeko ekintzaz beteriko asteburua donostiako txistularien eskutik
Donostiako Udalaren txistulari taldeak kantujira, erromeria, diana eta kontzertua eskainiko ditu asteburuan. Askotariko euskal doinu eta dantzak ikasi, abestu eta dantzatzeko aukera izango da horietan.