Barrenetxea IV.a eta Urriza, jai Alai Summer Seasoneko txapeldun
Finalean Juanenea eta Ansa II.a gainditu dituzte 2-0, 8-15 eta 14-15eko partzialekin Barrenetxea IV.ak eta Urrizak Jai Alai Summer Season txapelketa irabazi dute, finalean, Juanenea eta Ansa 0-2 (8-15 eta 14-15) garaitu eta gero. Txapelketan aurreko partidua, bi bikote hauen artean, erraz irabazi zuten Juaneneak eta Ansak, baina oraingoan gehiago izan ziren Barrenetxea eta Urriza. […]
La entrada Barrenetxea IV.a eta Urriza, jai Alai Summer Seasoneko txapeldun se publicó primero en Oriamendi 2010.
Barrenetxea IV.ak eta Urrizak Jai Alai Summer Season txapelketa irabazi dute, finalean, Juanenea eta Ansa 0-2 (8-15 eta 14-15) garaitu eta gero. Txapelketan aurreko partidua, bi bikote hauen artean, erraz irabazi zuten Juaneneak eta Ansak, baina oraingoan gehiago izan ziren Barrenetxea eta Urriza. Lau erremontistek postuz aldatuta jokatu dute txapelketa eta finalari emozio gehiago falta izan zitzaion. Barrenetxea hernaniarra izan zen finaleko pelotaririk onena. Akats bakarra egin zuen eta 16 tanto egitea lortu zuen, zazpi eta bederatzi set bakoitzean.
Lehen seta argia izan zen gorrientzat. Juaneneak eta Ansak ez zuten bikote orekatua osatu eta ihes egin zien finalak. 8-9ra arte nahiko parekatua joan zen markagailua, baina sei tanto jarrian eginez, 8-15ekoa jarri zuten gorriek. Bigarren seta askoz ere parekatuagoa izan zen. Tantorik ederrenak eta joko mailarik onena ikusi zen tarte horretan, baina 14-12 aurretik zirela, azken hiru tantoak Barrenetxeak eta Urrizak egin zituzten eta txapela irabaztea lortu zuten. Hala ere Juanenearen eta Ansaren maila hobea izan zen. Juanenea sendo aritu zen eta gertu izan zuten banako berdinketa. Azken bi tantoak Urrizak egin zituen, bi pelotakada bortitzekin eta hor erabaki zuen finala.
Barrenetxeak eta Urriza behetik goranzko ibilbidea izan dute txapelketan zehar eta finala merezimendu osoz irabazi dute.
Gurrutxaga eta Apezetxea, nagusi B finalean
Susperregik eta Aiestaran hernaniarrak ez zuten egunik onena izan. Lekuz kanpo aritu ziren partidu osoan zehar. Aldiz, bikote txapelduna bikain aritu zen, txapelketako partidurik onena jokatu zuten.
La entrada Barrenetxea IV.a eta Urriza, jai Alai Summer Seasoneko txapeldun se publicó primero en Oriamendi 2010.