Barrenetxea sailkatu da zuzenean finalera, Ansa gainditu eta ger
Hernaniarrak 27 tanto behar zituen, baina hori bakarrik ez, partida ere irabazi egin du 24-30. Urriza-Ansa izango da datorren asteko finalerdia Endika Barrenetxea Eusko Label Buruz Buruko finalera sailkatu da, ligaxkako azken partidan Ansa, 24-30, gainditu eta gero. Hernaniarrak 27 tanto behar zituen zuzenean finalera sailkatzeko eta hori bakarrik ez, partida bera ere irabazi egin […]
La entrada Barrenetxea sailkatu da zuzenean finalera, Ansa gainditu eta ger se publicó primero en Oriamendi 2010.
Endika Barrenetxea Eusko Label Buruz Buruko finalera sailkatu da, ligaxkako azken partidan Ansa, 24-30, gainditu eta gero. Hernaniarrak 27 tanto behar zituen zuzenean finalera sailkatzeko eta hori bakarrik ez, partida bera ere irabazi egin zuen. Beraz, datorren astean Urrizak eta Ansak jokatuko dute finalerdia, Barrenetxearen aurka finalean nor arituko den jakiteko.
Barrenetxeak saketik min handia egin zuen, hamabi tanto eginez guztira, eta azkenengo lauak saketik egin zituen. Ansa 24-23 zen aurretik, baina azkenean etsi egin zuen Barrenetxearen sakearen aurrean. 0-7ko azken partziala erabakigarria izan zen.
Partida azkarra eta ikusgarria
Partida azkarra eta ikusgarria izan zen Galarretan bizitakoa. Berdintasun handia izan zen eta tantoak luzeak izan ez arren, abiadura bizian jokatutakoak izan ziren. Tantorik luzeena eta eguneko onena lehendabizikoa izan zen. Gogorra izan zen eta azkenean Ansak eraman zuen. Nekea nabaritu zuten lehendabiziko tantoa amaitutakoan eta Barrenetxeari gehiago kosta zitzaion gorputzari buelta ematea. Horrela, Ansak ederki baliatu zuen bere freskotasuna eta 6-0 aurreratu zen.
Hala ere, atzelari hernaniarra pixkana bere onera etorri zen. Bi pareta dotoreei esker eta bere sake zitalarekin markagailuari buelta eman zion. Lehendabiziko aldiz aurretik jarri zen 10 eta 11koan. 10-12 ere jari zen aurretik, baina berriz ere urnietarrak aurrea hartu zuen 15-12koan.
Hortik aurrera berdintasuna izan zen nagusi. Inork ez zuen abantaila handirik hartzen. Ansa gehiagotan izan zen aurretik, 17-18an ez beste, eta 24na berdindu eta gero Barrenetxeak behar zituen 27 tantoak berehala egin zituen. 27garrena, 28garrena, 29garrena eta 30garrena jarraian egin zituen sakez, ligaxkako hiru partidak irabaziz.
La entrada Barrenetxea sailkatu da zuzenean finalera, Ansa gainditu eta ger se publicó primero en Oriamendi 2010.