Goikoetxea V-Zubiri eta Martixpe-Barrenetxea IV gainditu dituzte Berria Txapelketan Berria Txapelketako lehenengo bi semifinalistak ezagutu dira gaur Galarretan. Ezkurra II.ak eta Goikoetxea VI.ak 2-0 gainditu dituzte Goikoetxea V-Zubiri bikotea, eta Arluziaga-Azpiroz bikoteak Martixpe eta Barrenetxea garaitu dituzte 2-1. Galtzaileek bigarren aukera bat izango dute finalerdietara sailkatzeko datorren astean. Txapelketako lehenengo partidan Ezkurrak eta Goikoetxea VI.ak […]
La entrada Ezkurra II-Goikoetxea VI eta Arluziaga-Azpiroz, finalerdietara se publicó primero en Oriamendi 2010.
Goikoetxea V-Zubiri eta Martixpe-Barrenetxea IV gainditu dituzte Berria Txapelketan
Berria Txapelketako lehenengo bi semifinalistak ezagutu dira gaur Galarretan. Ezkurra II.ak eta Goikoetxea VI.ak 2-0 gainditu dituzte Goikoetxea V-Zubiri bikotea, eta Arluziaga-Azpiroz bikoteak Martixpe eta Barrenetxea garaitu dituzte 2-1. Galtzaileek bigarren aukera bat izango dute finalerdietara sailkatzeko datorren astean.
Txapelketako lehenengo partidan Ezkurrak eta Goikoetxea VI.ak ongi nagusitu dira 15-6 eta 15-9. Ezkurra jaun eta jabe izan da. Oso ongi lagundu du Goikoetxeak atzean segurtasun handiarekin. Goikoetxea eta Zubiri ez dira ongi ulertu.
Txapelketako partidarik onena gaurko bigarrena izan da. Arluziagak eta Azpirozek 5-15, 15-13 eta 8-3 lortu dute garaipena Martixpe eta Barrenetxearen aurka. Lehenengo setean Barrenetxea izan da onena eta sakearekin min handia egin du. Azkar utzi dute erabakita gorriek aurreneko jokoa. Bigarren seta ere agintzen hasi dute Martixpek eta Barrenetxeak. 13-8 aurreratu dira, baina urdinek ez dute etsi. Arluziagak errestoan tanto bikaina egin du 13-9koan bi paret batekin. Hortik aurrera ezustekoa gerrtatu da. Azpirozek hobetu du eta aurrelari hernaniarrak ongi defendatuz tantoak ere egin ditu. 07ko partzialarekin 15-13 berindu dute partida. Launa tanto egin dituzte piloteoan bi urdinek.
Set erabakigarrian bana hasi dira, baina 1-4 urreratu dira urdinak eta 3-8 lortu dute garaipena. Azpiroz oso ondo aritu da set honetan lau tantorekin eta Arluziagak azken bi tantoak egin ditu. Ausart jokatu du partiu guztian zehar.
La entrada Ezkurra II-Goikoetxea VI eta Arluziaga-Azpiroz, finalerdietara se publicó primero en Oriamendi 2010.
Jatorrizko albistea irakurri.