Bi txapelketa jokatuko dira finalerdi eta finalekin abuztuaren 2an, 3an eta 4an Zarautzen Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketa jokatuko da ostiralean, larunbatean eta igandean Aritzbatalde frontoian. Bi txapelketa jokatuko dira eta lau bikotek osatuko dute txapelketa bakoitza. Hiru jaialdiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira. A mailako txapelketan Ansa II-Juanenea, Ezkurra II-Barrenetxea IV, Urriza-Larrañaga eta Aldabe-Azpiroz bikoteek […]
La entrada Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketa aurkeztu dute gaur Zarautzen se publicó primero en Oriamendi 2010.
Bi txapelketa jokatuko dira finalerdi eta finalekin abuztuaren 2an, 3an eta 4an
Zarautzen Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketa jokatuko da ostiralean, larunbatean eta igandean Aritzbatalde frontoian. Bi txapelketa jokatuko dira eta lau bikotek osatuko dute txapelketa bakoitza. Hiru jaialdiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira.
A mailako txapelketan Ansa II-Juanenea, Ezkurra II-Barrenetxea IV, Urriza-Larrañaga eta Aldabe-Azpiroz bikoteek jokatuko dute. B mailako txapelketa ondorengo bikoteek osatzen dute: Jabalera-Apezetxea, Gurrutxaga-Zaldua I, Segurola-Zubiri eta Goikoetxea V-Martirena. Gaur egun osatu daitezkeen zortzi bikoterik onenak osatzen dituzte bi txapelketak.
Abuztuaren 2an lehenengo bi finalerdiak izango dira. Jaialdia B taldeko partiduarekin hasiko da. Jabalera-Apezetxeak, Gurrutxaga, Zaldua I.aren aurka jokatuko dute. A mailako finalerdian Ansa-Juaneneak, Ezkurra II-Barrenetxea IV.aren aurka arituko dira.
Abuztuaren 3an, larunbatean, jokatuko dira beste bi finalerdiak. B mailakoa Segurola-Zubiriren eta Goikoetxea V-Martirenaren artekoa izango da eta A mailakoan, Urriza-Larrañagak, Aldabe-Azpirozen aurka jokatuko dute.
Finalerdietako irabazleak, abuztuaren 4an, igandean, jokatuko dituzte finalak. Partida guztiak 3 setera izango dira, 15 tantora bakoitza, eta jaialdi guztiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira.
La entrada Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketa aurkeztu dute gaur Zarautzen se publicó primero en Oriamendi 2010.
Jatorrizko albistea irakurri.