Javier Urriza: erremontearen legenda bati agurra
Pilotariak bere azken hamaika partidak iragarri ditu, horien artean, bi agur: bata, Labrit pilotalekuan, eta bestea, Galarretan. Informazio guztia eta sarrerak www.javierurriza.com webgune berrian dira eskuragarri. Astelehena, 2025eko urtarrilaren 27a. Gaur, erremontearen munduak une historikoa bizi izan du: Javier Urrizak, kirol honetako irudi ikonikoenetako batek, erretiroa hartuko duela iragarri du ofizialki. Prentsaurrekoa ‘El Diario Vasco’ […]
La entrada Javier Urriza: erremontearen legenda bati agurra se publicó primero en Oriamendi 2010.
- Pilotariak bere azken hamaika partidak iragarri ditu, horien artean, bi agur: bata, Labrit pilotalekuan, eta bestea, Galarretan.
- Informazio guztia eta sarrerak www.javierurriza.com webgune berrian dira eskuragarri.
Astelehena, 2025eko urtarrilaren 27a.
Gaur, erremontearen munduak une historikoa bizi izan du: Javier Urrizak, kirol honetako irudi ikonikoenetako batek, erretiroa hartuko duela iragarri du ofizialki. Prentsaurrekoa ‘El Diario Vasco’ egunkariaren Donostiako egoitzan egin du, eta egungo pilotariak, erretiratuak, senideak, lankideak eta euskal kiroleko ordezkariak bildu ditu. Azken agurra oso hunkigarria izan da, historiako jokalaririk onenetakoarenganako errekonozimenduak, nostalgiak eta miresmenak giroa blaitu baitu.
Emozioz eta errekonozimenduz betetako ekitaldia
Eguna goizeko 10:30etan hasi da Hernaniko Galarreta Frontoian. Bertaratutakoei harrera egin zaie, eta ondoren, autobusez Miramongo ‘El Diario Vasco’ egunkariaren instalazioetara eraman. Hasiera-hasieratik giro berezia egon da, gertakari handietan ohikoa den lez . Aipatutako tokian, 11:00etan, hain justu, YouTubeko ‘Oriamendi Erremontea’ kanalean aktibatu dute streaminga. Hala, milaka zalek une historiko hau zuzenean jarraitu ahal izan dute.
Ekitaldia Iosu Larrarte ‘El Diario Vasco’ egunkariko Harreman Instituzionalen arduradunak ireki du, eta adierazi du Javier Urrizak euskal kirolaren historian izan duen garrantzia. Baita une hau bere egoitzan hartzeko ohorea ere. Ondoren, Joseba Urkiolak, ETBko kirol zuzendariak, azpimarratu du Urrizaren figurak erremonterako erreferente gisa duen garrantzia. Horrez gain, eskertu du pilotariak modalitate honen hazkuntzan eta aintzatespenean egindako ekarpena.
Ostean, Jose Mari Barrenetxea Oriamendiko zuzendariak Javier Urrizaren palmares ikaragarriaren errepaso hunkigarria egin du. Hala, bere egoera fisikoa, profesionaltasuna eta erremontearekin eta enpresarekin duen konpromisoa azpimarratu ditu. “Erremontearen zale garenoi arratsalde ahaztezinak eskaini dizkiguzu. Plazer handia izan da zu jolasten ikustea”, adierazi du.
Bere azken etaparen iragarpena
Javier Urrizaren hitzekin amaitu da sortutako ikusmina. Ahots etenez baieztatu du erremonte profesionaletik erretiratuko dela, 18 urteko ibilbidearen ondoren. Azken 15 urteak Oriamendi enpresarekin egin ditu: “Erabaki zaila da, baina ziur nago une egokia dela”. Halaber, bihotzez eskerrak eman dizkie bere familiari, lankideei, talde teknikoari, zaleei eta Oriamendi enpresari, kirol-ibilbide osoan jaso duen laguntza handiagatik.
Berebat, Urrizak iragarri du ‘Erremontari’ txapelketa jokatuko duen azken txapelketa izango dela. Hain zuzen ere, azken partida 2025eko ekainaren 28an jokatuko du, Galarreta pilotalekuan. Data historikoa izango da honakoa.
Bere hitz hartzean erremontistak kirolak irakatsi dizkion balioak nabarmendu ditu: iraunkortasuna, diziplina eta norberaren hobekuntza. “Pozik nago; pozik, bizi izan dudan guztiagatik, eta oso eskertuta lortutako guztiarekin”, esan du txalo artean.
Elkarrizketa adierazgarriak
Ekitaldian erremontearen munduko zenbait lagunek Javier Urrizari buruzko iritziak partekatu dituzte. Jarraian, parte-hartzaile batzuen hitzak nabarmenduko ditugu:
Koteto Ezkurra (Diotenez, erremontearen historiako jokalaririk onena)
- Zeintzuk dira Javier Urrizaren bertute nagusiak?
“Javier oso pilotari biribila da, trebetasun teknikoak eta fisikoak ditu eta pentsamolde irabazle ikaragarria. Bere konstantziak eta azkenera arte borrokatzeko grinak erreferente bihurtu dute”. - Nola deskribatuko zenuke bere joko-estiloa?
“Defentsa jokoa apartekoa du. Beti izan da gainditzeko oso jokalari zaila, bere garaipenak defentsa bikainetik eraikitzen baititu”. - Zer aholku emango zenioke profesional gisa emango dituen azken hilabeteotarako?
“Goza dezala alderdi bakoitzaz, une bakoitzaz. Azken hilabete hauek barne-festa bat dira, eta maite duena eginez agurtu behar da”.
Endika Barrenetxea (Azken hamarkadako atzelaririk onena)
- Zein izan da zure unerik bereziena Urrizarekin?
“2012an nire lehen txapela berarekin irabazi izana ahaztezina da. Gainera, 2016ko eta 2019ko banakako finalak beti nirekin eramango ditudan oroitzapenak dira”. - Zer da Urriza erremontearentzat?
“Balio onenak transmititzen dituen erreferentea da: profesionaltasuna, klasea eta errespetua. Eredu izan da gure belaunaldiarentzat”.
Iñaki Lizaso (Kide ohia eta Urrizaren lehen txapelaren irabazlea 2007an)
- Nolakoa zen Javier bere ibilbidearen hastapenetan?
“Ilusio eta indar handiko gaztea zen. Beste modalitate batetik zetorren arren, azkar egokitu zen eta hasieratik erakutsi zuen bere balioa”. - Zer aholkatuko zenioke azken etapa honetan?
“Goza dezala eta emozioak aska ditzala. Alderdi bakoitza ahalik eta gehien bizi dezala, eta agur esan dezala hasi zeneko grina berarekin”.
Seve Arcelus (Javier Urrizaren botileroa)
- Zer desberdintasun ikusten dituzu Urrizarengan beste pilotarien aldean?
“Oso diziplinatua, lehiakorra eta konprometitua da. Umiltasuna eta profesionaltasuna izan dira beti bere bereizgarriak. - Nola gogoratuko dutela uste duzu?
“Erremontearen legenda baten gisara: zintzoa, borrokalaria eta lehiakortasuna eta dedikazioaren adibide”.
Kike Elizalde (Urrizaren intendentea eta mentorea erremonteranzko bere trantsizioan)
- Nolakoa izan zen Javierri irakastea hasi-masietan?
“Gozamena izan zen. Azkar ikasten zuen eta erremontearen modalitaterako egokitzapen harrigarria erakutsi zuen hilabete gutxitan”. - Zer nabarmenduko zenuke bere joko-estilotik?
“Saiheska emandako kolpeak eta defentsarako duen gaitasunak historiako pilotari osoenetako bat bihurtu dute”.
Aritz Zubiri (Pilotari aktiboa eta Urrizaren kidea)
- Nola deskribatuko zenuke Javier adiskide gisa?
“Beti laguntzen zaitu kantxan, bikotekidea animatzen du eta bakoitzaren onena ateratzen du. Kide aparta izan da”. - Zure ustez, zer inpaktu izango du bere joanak?
“Une hunkigarria da guztiontzat. Legatu ezabaezina utziko du, eta denok nahi dugu bere azken etapaz merezi duen bezala gozatzea”.
Aitorpenak eta agurra
Urrizaren hitzen ondoren, Xabier Gonzalez Oriamendiko gerenteak hartu du hitza, pilotariari erremontean egindako ekarpena eskertzeko eta enpresak bere ondarea ohoratzeko prestatu dituen ekimenak iragartzeko. Horien artean, honako hauek nabarmendu ditu:
- Javier Urrizaren azken 11 partidak:
-
- Otsailak 8, otsailak 22, martxoak 1, martxoak 15, martxoak 29, apirilak 11, apirilak 28, maiatzak 5, maiatzak 19, maiatzak 26 eta maiatzak 28.
- Partida hauetatik hamar Galarreta frontoian izango dira, eta bat, apirilaren 11koa, Iruñako Labrit frontoian, bere jaioterrian.
- Webgune esklusibo bat sortzea, www.javierurriza.com, bere ibilbide profesional osoa biltzeko eta azken partidetarako sarrerak erosteko.
Bonu berezia: 50 euro, 30 urtetik gorakoentzat, eta 25 euro, 18 eta 30 urte bitartekoentzat. Bost jaialditara joateko aukera emango du, jatorrizko prezioaren % 50eko deskontuarekin.
Ondare ahaztezina
Javier Urrizaren erretiroarekin, pilotari belaunaldi berri bat azaleratu da, iruñearrak utziko duen legatuaren mailan egoteko arduraz eta ilusioz beteta. Profesionaltasunaren eta dedikazioaren adibide izan dugu Urriza, eta erremontearen historia idazten jarraitu nahi dutenentzako gida izango da.
Azken agurrerako bidea bere ibilbideko azken partidek markatuko dute, eta kirolaren ospakizun zoragarria izango da. Baita modalitate txundigarri honen historiako legenda gorenetako baten omenaldi ahanztezina ere.
La entrada Javier Urriza: erremontearen legenda bati agurra se publicó primero en Oriamendi 2010.