Urriza-Larrañaga (Petritegi) eta Ansa II.a-Zubiri (Aburuza) bikoteen garaipenek asko estutu dute Sagardoaren Txapelketako sailkapena
Urrizak eta Larrañagak Ezkurra II.a eta Juanenea (Bereziartua) menderatu dituzte, eta Ansa II.ak eta Zubirik Segurola eta Azpiroz gainditu dituzte; ligaxka amaitzeko jardunaldi bat gelditzen dela, Urriza eta Larrañaga lider jarri dira, lau bikote puntu batean daude, eta Segurola eta Azpiroz (Alorrenea) kanporatuak geratu dira. Javi Urrizak eta Iban Larrañagak Josetxo Ezkurra eta Aritz Juanenea […]
La entrada Urriza-Larrañaga (Petritegi) eta Ansa II.a-Zubiri (Aburuza) bikoteen garaipenek asko estutu dute Sagardoaren Txapelketako sailkapena se publicó primero en Oriamendi 2010.
Javi Urrizak eta Iban Larrañagak Josetxo Ezkurra eta Aritz Juanenea menderatu zituzten, bi jokotan, 15-10 eta 15-10, eta Imanol Ansak eta Aritz Zubirik Beñat Segurola eta Xabi Azpiroz hartu zituzten mendean, hiru jokotan, 15-8, 12-15 eta 8-3, 2025eko Sagardoaren Txapelketako “Erremontari” saioko final laurdenetako ligaxkako laugarren jardunaldian.
Hala, laugarren jardunaldiko lehenengo partidan, Petritegiko ordezkariak diren eta Aritz Altadill kapitain lanetan duten Urrizak eta Larrañagak lau puntu eskuratu zituzten, aurreko astelehenean ere egin zuten bezala, eta sailkapeneko aurreneko postura igo dira, orain arteko liderrak, alegia, Bereziartuako Ezkurra II.a eta Juanenea, menderatuta. Partida ederra izan zen. Aurrelari iruindarrak eta atzelari azkoitiarrak argi utzi zuten hobera doazela, txapelketan, eta hainbat tanto ikusgarri izan zituen norgehiagoka poltsikoratu zuten. Josetxo Ezkurrak eta Aritz Juaneneak (Patri Espinar dute kapitain lanetan) amaitu dute ligaxkako euren ibilbidea, eta, beraz, datorren asteleheneko emaitzen zain geratu dira, jakiteko zein postu egokitzen zaien, finalerako bidean.
Hori bai, zuzenean sailkatzea ezinezkoa dute eta finalerdia edo playoffa jokatu beharko dute.

Bigarren neurketan, Aburuzako Ansa II.ak eta Zubirik (Gorka Izagirre daukate kapitain bezala) hirugarren jokoan lortu zuten garaipena, Alorreneako Segurola eta Azpirozen aurka. Lehenengo jokoan, urnietarra eta goizuetarra gehiago izan ziren, baina bigarrenean, Igor Arruti kapitain duten Segurolak eta Azpirozek erantzun oso ona izan zuten, eta hirugarren jokoa behartu zuten; joko erabakigarrian, Ansa II.ak eta Zubirik gehiago asmatu zuten, eta garaipena erdietsi.
Sailkapena
1. Urriza-Larrañaga (Petritegi) 8 puntu hiru partidu
4. Ansa II-Zubiri (Aburuza) 7 puntu hiru partidu
5. Segurola-Azpiroz (Alorrenea) 2 puntu hiru partidu
La entrada Urriza-Larrañaga (Petritegi) eta Ansa II.a-Zubiri (Aburuza) bikoteen garaipenek asko estutu dute Sagardoaren Txapelketako sailkapena se publicó primero en Oriamendi 2010.