Urriza-Larrañaga (Petritegi) Sagardoaren Txapelketako finalera pasa dira eta Segurola-Azpiroz (Alorrenea) kanporatuta geratu dira
Aldabe-Barrenetxea IV.ak (Oialume Zar) Ezkurra II-Juanenea (Bereziartua) eta Ansa II-Zubiriren (Aburuza) playoff partidaren arteko irabazlearen aurka jokatuko dute finalerdian Ligaxka ixten zuen jardunaldian Urriza-Larrañagak eta Aldabe-Barrenetxea IV .ak 15-7, 15-14 eta 15-8, 15-6 irabazi zieten Ansa II-Zubiri eta Segurola-Azpirozi, hurrenez hurren. Javi Urriza eta Iban Larrañaga 2025eko Sagardoaren Txapelketako “Erremontari” saioko final handirako sailkatu dira, […]
La entrada Urriza-Larrañaga (Petritegi) Sagardoaren Txapelketako finalera pasa dira eta Segurola-Azpiroz (Alorrenea) kanporatuta geratu dira se publicó primero en Oriamendi 2010.
Aldabe-Barrenetxea IV.ak (Oialume Zar) Ezkurra II-Juanenea (Bereziartua) eta Ansa II-Zubiriren (Aburuza) playoff partidaren arteko irabazlearen aurka jokatuko dute finalerdian
Ligaxka ixten zuen jardunaldian Urriza-Larrañagak eta Aldabe-Barrenetxea IV .ak 15-7, 15-14 eta 15-8, 15-6 irabazi zieten Ansa II-Zubiri eta Segurola-Azpirozi, hurrenez hurren.
Javi Urriza eta Iban Larrañaga 2025eko Sagardoaren Txapelketako “Erremontari” saioko final handirako sailkatu dira, Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak (Oialume Zar) txapelketako finalerdia jokatuko dute, eta Josetxo Ezkurrak eta Aritz Juaneneak (Bereziartua) eta Imanol Ansak eta Aritz Zubirik (Aburuza) izango dute jokoan, playoffean, torneoko finalaurrekoko beste postua. Hori utzi zuen “Erremontari” saioko ligaxkako azken jardunaldiak, astelehenean; Hernaniko Galarretan, Urrizak eta Larrañagak Ansa II.a eta Zubiri menderatu zituzten, bi jokotan, 7-15 eta 14-15, eta Aldabek eta Barrenetxea IV.ak Beñat Segurola eta Xabi Azpiroz hartu zituzten mendean, bi jokotan ere, 8-15 eta 6-15.
Hala, Sagardoaren Txapelketako ligaxkako azken jardunaldiko aurreneko partidak, alegia, Petritegiko Urriza-Larrañaga eta Aburuzako Ansa II.a-Zubiri bikoteek jokatu zuten neurketak, maila bikaina izan zuen. Aurrelari iruindarrak eta atzelari azkoitiarrak euren onena eman behar izan zuten garaipena eskuratu eta finalerako txartela bermatzeko. Lehenengo jokoan, Urriza eta Larrañaga, Aritz Altadill kapitain lanetan, gehiago izan ziren, nabarmen, baina bigarrenean, ordea, Gorka Izagirre kapitain duten Ansa II-ak eta Zubirik asko estutu zuten irabazte irten zen bikotea; izan ere, Imanol Ansa eta Aritz Zubiri 14-7 ari ziren irabazten, baina Urrizak eta Larrañagak erantzun ezin hobea eman zuten; berdindu egin zute, lehenik, 0-7ko partziala eginda, eta, azken tantoan, jokoa poltsikoratu zuten, bai eta finalerako sailkatzea ere.
Bigarren norgehiagokan, Alorreneako Segurolak eta Azpirozek, Igor Arruti kapitain, jakin bazekiten behar zutela bi jokotan irabazi eta aurkariek hamabort tanto baino gutxiago egitea, txapelketan jarraitzeko aukerari eusteko; hala ere, Oialume Zarreko Aldabek eta Barrenetxea IV.ak, Iñaki Lekuona kapitain, erdietsi zuten garaipena. Lekunberriarrak eta hernaniarrak, bi jokotan irabazita, bigarren postua lortu dute ligaxkan; Segurolak eta Azpirozek ahalegin handia egin zuten arren, Aldabek eta Barrenetxea IV.ak merezita irabazi zuten.
La entrada Urriza-Larrañaga (Petritegi) Sagardoaren Txapelketako finalera pasa dira eta Segurola-Azpiroz (Alorrenea) kanporatuta geratu dira se publicó primero en Oriamendi 2010.