PILOTA FANDOM deialdian parte hartzeko azken egunak
Jaime de los Ríosek (Arteklab) eta Asmoz Fundazioak zabaldutako PILOTA FANDOM deialdia, pilotaren inguruan arte digitala sortzeko artista topatzeko, urriak 30ean itxiko da.
Ez galdu aukera ekimen honetan parte hartzeko eta mundu digitalaren kanalaz baliatuta, artea eta pilota gazteengana eramateko. Izan ere, izena ematea oso erraza da norberaren portfolioa asmoz@asmoz.org helbidera bidaltzearekin nahikoa baita.
Zure artearen bitartez, kirol tradizionala eraberrituko dugu, gainontzeko arte diziplinen bitartez egin denaren antzera, irudi berriaz aurkeztu. Prozesu horretan, zeu izango zara protagonista; zu eta zure artea. Beraz, zure begirada garrantzitsua zaigu proiektua aurrera eramateko.
Azken batean, ekimenaren gakoa da NFT piezak egitea, pilotaren baloreen ingurukoak. Horretarako, pilotako agenteekin arituko gara elkarlanean. Ondoren, ilustrazio horiek 18-30 urte bitartekoen artean, eskaini egingo dira.
Animatu zaitez eta bidali zure portfolioa!
Ez ahaztu, 500 euroko ordainsaria dagoela!
Deialdiaren oinarriak:
· Gutxienekoa: Arabakoa, Bizkaikoa edota Gipuzkoakoa izatea.
· Formatua: Portfolioak .PDF formatuan egon beharko du.
· Epaimahaikideak: Jaime de los Ríos, Koldo García eta Lierni Apaolaza.
· Ebaluatzeko irizpideak: Kreatibitatea, originalitatea eta estilo pertsonala.
Irabazlea azaroaren 2an jakinaraziko da Asmoz Fundazioaren sare sozialetan.