ZINEMALDIA – ERAKUSLEIHO LEHIAKETA 2026
ZINEMALDIKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA Aurten Zinemaldiaren 74. edizioa ospatuko da eta Donostia Shopsetik, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailarekin batera, gure hiriko kaleak girotzeko, zuen saltokiei ikusgarritasuna emateko eta merkataritzak kulturarekin duen konpromisoa berresteko, ZINEMALDIKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA antolatuko dugu berriro! Gaia badakizue, zinemaren eta zazpigarren artearen mundua.KATEGORIAK ETA SARIAK Aurten 2 kategoria eta kategoria bakoitzeko saridun bat izango…
La entrada ZINEMALDIA – ERAKUSLEIHO LEHIAKETA 2026 se publicó primero en San Sebastián Shops Donostia.
Aurten Zinemaldiaren 74. edizioa ospatuko da eta Donostia Shopsetik, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailarekin batera, gure hiriko kaleak girotzeko, zuen saltokiei ikusgarritasuna emateko eta merkataritzak kulturarekin duen konpromisoa berresteko, ZINEMALDIKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA antolatuko dugu berriro! Gaia badakizue, zinemaren eta zazpigarren artearen mundua.KATEGORIAK ETA SARIAK
Aurten 2 kategoria eta kategoria bakoitzeko saridun bat izango ditugu:
- Kategoria Ofiziala: Epaimahai ofizial batek hautatuko du irabazlea.
- Kategoria Herrikoia: Irabazlea herri botoaren bidez aukeratuko da gure webgunean. Botoa emateko epea irailaren 22tik 28ra izango da.
Irabazle bakoitzak 1.000€ko saria jasoko du, parte hartzen duten establezimenduen artean gastatu beharrekoa.
NOLA PARTE HARTU
Izen-ematea IZENA EMATEKO FORMULARIOAREN bidez egingo da. Donostia hiriko merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten merkataritza-establezimendu eta zerbitzu-establezimendu guztiek eman ahal izango dute izena. Izena emateko epea 2026ko irailaren 21ean, astelehena, 8: 00etan amaituko da. Izen-ematea doakoa da.
Erakusleihoak irailaren 21erako (astelehena) egongo dira muntatuta. Parte hartzen duten establezimenduek erakusleihoaren argazki bat bidali beharko dute irailaren 21a baino lehen (egun hori barne) info@sansebastianshops.com helbidera, izen komertziala eta kokapena adieraziz. Argazkia ahalik eta kalitate onenarekin bidali beharko da, formatu horizontalean eta islak saihestuz.
Parte hartzeak badu saria. Parte hartzen duten establezimenduen artean Belodromoko Zinemaldiko saioetarako gonbidapenak banatuko ditugu. Eman izena!
LORTU ZINEMALDIKO ZURE KARTELA
Aurten ere, Zinemaldiko kartelak izango ditugu nahi duzuen merkatari guztientzat. Jasotzeko, irailaren 16tik aurrera gure bulegotik igaro besterik ez duzue egin behar.
Edozein argibidetarako, jar zaitez harremanetan: 943090938.
Anima zaitez lehiaketa honetan parte hartzera eta goza dezagun gure zinemaldiaz!
La entrada ZINEMALDIA – ERAKUSLEIHO LEHIAKETA 2026 se publicó primero en San Sebastián Shops Donostia.

