UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak euskarazko hainbat doako ikastaro eskainiko ditu urri-azaro artean
UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, doako hainbat ikastaro eskainiko ditu euskaraz urri-azaro bitartean. Ikastaroak Asmoz Fundazioak kordinatzen ditu eta guztiz online dira.
UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak hainbat doako online ikastaro eskaintzen ditu euskal kulturaren eta sentsibilizazioaren eremuan. Ikastaro guztiak euskaraz izango dira eta nahitaezkoa da ikastaroetan aldez aurretik izena-ematea.
Hona hemen ikastaroen zerrenda:
- Bertsolaritza XXI. mendean (2. edizioa). Xabier Paya bertsolari eta adituak emandako ikastaroa. Ikastaroa urriaren 21ean hasiko da.
- Emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa Hego Euskal Herrian. Irakaslea Ane Fadrique epailea izango da, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaileak, emakumeen aurkako indarkerian eskuduntza duena. Ikastaroa azaroaren 7an hasiko da.
- Testugintzatik inprobisaziora: ahozko eta idatzizko komunikazio eraginkorraren gakoak (4. edizioa). Ikastaroa Joxerra Garzia komunikatzaile eta idazleak emango du eta azaroaren 8an hasiko da.
- Euskal kostaldeko ingurumen erronkak eta aukerak. Ikastaroa Joxerra Garzia komunikatzaile eta idazleak emango du. Izaskun Suberbiola izango da irakaslea, MATER Euskadiko ingurumen hezkuntzan erreferentea den Ontzi Museo Ekoaktiboaren sortzailea. Ikastaroa azaroaren 12an hasiko da.
- Eduardo Chillida. Materia eta espazioa. Bere lana eta pentsamendua (2. edizioa). Ikastaroa Nausica Sanchez izango da ikastaroko irakaslea, Hezkuntza eta ikerkuntza arduraduna Chillida Leku Museoan.