URKIROLAK EUSKADIKO ETA ESPAINIAKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAK
Legutianoko urtegian, Araban, ospatuko diren txapelketetan 45 arraunlarirekin parte hartuko dugu, kadete, jubenil eta nagusien mailan,
EUSKADIKO ETA ESPAINIAKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAK
Ekainaren 12.an Euskadiko Txapelketa eta Ekainaren 18,19 eta 20.ean Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketak ospatuko dira Legutianoko urtegian. Kadete , Jubenil eta Nagusien mailako 2021. urteko txapelketa hauetan URKIROLAK elkarteko 45 neska mutilek parte hartuko dute, 17 ontzi desberdinetan.
Aspaldiko urtetan ez bezala, aurten nagusien mailan gizonezko 8+ .koa aurkeztuko dugu eta ea urrengo urtean ere nesken ontzia osatzeko aukera izaten dugun. Saiatuko gara!.
Baita ere Hernani Arraun Elkarteko Beñat Odriozola arraunlaria txapelketa hauetan lagunduko dugu. Gure elkartean gogor ari da entrenatzen, bere kirol ibilbide berri honetako, arraunketa egokituan, lehen txapelketak ondo prestatuz.
Txapelketa hauetako emaitzak eta argazkiak gure sare soziealetako kontuetan zabalduko ditugu eta Espainiako txapelketako irudiak ere bertan izango dituzue, arraunlarien lana zuzenean ikusteko aukera izango duzuelarik.
Arraunlari guztiek lan gogorra egin dute urte berezi eta zail honetan. Zorterik onena izan dezatela txapelketa nagusi hauetan!!
Ezina ekinez egina.
|
|
|