
«Baserritar jantziak urte osoan zehar saltzen dira. Beti dira herriren bateko festak»
1933 urteaz geroztik, Parte Zaharreko Almacenes La Bretxa dendak eguneroko eta laneko arropa saltzen dihardu. Urteak dira, gainera, baserritar jantzien saltoki erreferente bihurtu zela Donostian, eta Gabonen bueltan lanpetuta aritzen dira. Egungo arduradun Sonia Garcia Doladorekin (Erdialdea, 1972) solastu gara aurreko senideek abiatutako familia saltokian bertan.

«Hiru instrumentu eta ahotsak dira, eta horrekin defendatu behar duzu guztia»
Indabe pop-rock talde antiguatarrak 'Ez banaiz' izeneko diskoa argitaratu du. Egun, Uxue Estrada gitarrista eta abeslariak (Antigua, 2004), Peru Blanco bateriak (Antigua, 2004) eta Nora Azurza baxu jotzaile eta abeslariak (Antigua, 2004) osatzen dute hirukoa.

Berriz berri: berrerabili eta konpontzeko hamaika aukera
Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun baliabide eta lehengaiak ez dira mugagabeak. Hori jakinda, Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Sailak eta Cristina Enea fundazioak Berriz Berri egitasmoa abiatu zuten martxoan, produktuen bizitza luzatzeko helburuarekin. Ordutik, hainbat dira gailu, arropa zein oinetakoen berrerabilpena eta konponketa sustatzeko egin dituzten sentsibilizazio jarduerak.

«Euskara ikasten ari den norbaitek eramaten du beti Dbusen lekukoa»
Dbus enpresako langileak 22:00ak aldera batuko dira Korrikara martxoaren 23an, Kotxerasko lantoki alboan. 2005eko 14. Korrikan parte hartu zuten lehen aldiz, eta aurtengoa hamargarren aldia izango da beraientzat.

