(Argazkia: Kortxoenea)
Parte Zaharreko gazteak Darocako espetxea (Zaragoza) utzi du gaur, eta Donostiara bidean da.
Asier Coloma aske geratu da gaur. 2010eko maiatzean atxilotu zuten Hendaian. Paueko auzitegiak bere aurkako euroagindua onartu ondoren espainiaratu egin zuten eta ordutik preso egon da. Kartzela zigorra beteta, Darocako espetxea utzi du gaur. Segiko kide izateagatik baldintzapeko askatasunean dago, epaiketaren zain.
Parte Zaharrean harrera egingo diote gaur arratsaldean. Aldamar kalean izango da harrera, 19:30ean.