Kirol txartela edukitzeak erosketak egiteko abantailak eskainiko ditu
Donostia Kirolaren webgunearen bitartez sartu behar da. Kirol txartelaren harpidedun izaera balioztatu, zerbitzuan izena eman, nahi den eskaintza aukeratu, eta bonua deskargatu ahal izango dute erabiltzaileek. Bonu horrekin aukeratutako saltokira joan, eta beherapena egingo zaie.
Gainera, Leire Landak adierazi duenez, epe motzera zozketak, kirol jardueretarako sarrerak edo beste eskaintza batzuk ere eskainiko dituzte Kirola_Shop plataformaren bitartez.
Kirol txartelaren erabiltzaileak
Aurtengo denboraldian Kirol Txartela 500 erabiltzaile gutxiagok atera dutela onartu du Leire Landa, Donostia Kirolako zuzendariak, baina azken hiru urtetako joerari erreparatuz, datu onak dituztela adierazi du. “Gaur egun, 47.000 erabiltzaile ditugu eta duela hiru urte 45.000; eta goranzko joerari eusten diogu gainera, beraz datuak positiboak dira”, esan du Landak.
Prezioari dagokionez, Josu Ruizek adierazi du, Gipuzkoako preziorik merkeenetarikoa duela kirol txartelak Donostian; bost herritan bakarrik eskaintzen dute merkeago. Biharko udalbatzarrean eztabaidatuko dute kirol txartelaren prezioaren gaia. Udal gobernuak %2ko igoera egin nahi du, urtean hiru euro gehiago ordaintzea suposatzen duena. Ruizen arabera, “igoera hori beharrezkoa da Kirol patronatuak izan behar duen %60ko autofinantziaziora heltzeko”.
EAJ eta PPk kirol txartelaren prezioa bere horretan uztea nahi dute, eta PSE-EEk, berriz, Donostia Kirolak eskaintzen dituen zerbitzu guztien prezioak dauden moduan mantentzea eskatzen du, igoerarik gabe.
Kirol_Shop kirol txartela dutenentzat deskontuak eta eskaintza bereziak eskainiko dituen on-line plataforma berria da, eta hiriko 27 saltokik parte hartuko dute bertan.
Bi helbururekin sortu dute Kirol_Shop. Batetik, Donostia Kirolak kirol txartela duten herritarren fideltasuna saritu nahi izan du, eta bestetik hiriko saltoki txiki eta ertainetako kontsumoa sustatu nahi dute. Izan ere, egitasmo honen bidez, kirol txartela duten herritarrek deskontuak izango dituzte hiriko 27 saltokitan, eta 80 eskaintzatik gora jasoko dituzte. Eskaintza hauek guztiak kirolarekin eta osasunarekin lotutakoak izango dira: kirol jarduerak, jantziak, fisioterapia saioak, elikadura aholkularitza, mediku azterketak… Saltoki eta eskaintza kopurua ugaritzea aurreikusten dute gainera.
Zerbitzuaren erabilera
Josu Ruiz, Kirol zinegotziak eta Leire Landa, Donostia Kirolako zuzendariak aurkeztu dute zerbitzu berri hau. Kirol txartelaren erabiltzaileentzako zerbitzu berri honetara