Amara Berri euskaraz busti nahi dute
Probestu plazatik irtengo da lasterketa, Ikasbide kultur elkartetik oso gertu. Eta handik Loiolako Erriberaraino egingo dute korrika, Ikasbide Ikastolaraino. Bi buelta emango dituzte korrikalariek, 6 kilometroko ibilbidea osatu arte. “Ikasbide kultur elkartean hastea eta Ikasbide Ikastolan bukatzea… Jolas hori oso polita iruditu zitzaigun. Euskalgintzan garrantzia izan baitute biek ala biek”. Arratsaldean egingo dute lasterketa, 19:30ean. Musikarekin girotuko dute auzoa, eta Ikasbide kultur elkartearen ingurua krossaren gune nagusia izango da.
Izen-ematea Herrikrossa.com webgunearen bitartez egin ahal da 5 euroren truke. Merkea da, jai batzordearen helburu nagusia jai herrikoiak antolatzea delako: “Oraingoz ezin dugu doako kross bat egin, baina gure helburua ez da dirua egitea, baizik eta euskara aldarrikatzea, ondo pasatzea eta auzotarrak elkartzea”. Lasterketa egunean bertan ere izango da izena emateko aukera, hori bai, kasu honetan 8 euroko prezioarekin.
Larunbateko krossaren ondoren, berehala hasiko da jai giroa Amara Berrin. San Juan jaiak Ikasbide kultur elkarteak ospatu ohi ditu, eta uztailean Amara Osinagan pizten da festa. Arrieta eta Urkiola laster hasiko dira urriko jaiak prestatzen. Kontzertuak, herri bazkaria, paella txapelketa eta kirol txapelketak egingo dituzte, besteak beste.
Larunbatean, ekainaren 7an, 19:30tan, Euskararen Aldeko lehen krossa egingo dute Amara Berrin.
Euskara ahoan. Oinak auzoan. Euskara auzotik auzoarentzat lelopean egingo dute korrika larunbatean, Amara Berriko Euskararen Aldeko lehen krossean. Proba Amara Berriko Euskara Batzordearen eskutik dator, eta bere helburua auzoan euskararen erabilera kirolaren eskutik sustatzea du.
Odile Arrieta eta Eneko Urkiola antolatzaile gisa ari dira lanean. Amara Berriko jai herrikoien alde ere egiten dute lan. Biak ala biak Suziri kuadrillakoak dira, eta haiek ibili dira lasterketa prestatzeko lanean buru belarri. Urrian egiten dituzte jaiak, bigarren asteburuan, baina ekainean ere zerbait antolatu behar zutela erabaki zuten: “Aisialdia, gazteak eta euskara lotuko zituen jarduera bat egin nahi genuen. Jai batzordean bada oso korrikalaria den taldetxo bat. Eta kross bat egitea planteatu genuen”. Iaz, urriko jaietan haurrentzako euskararen aldeko kross bat egin zuten lehen aldiz. Oraingoan gazte eta helduen txanda izango da.
Zergatik egin euskararen aldeko kross bat? Euskararen erabileraren inguruan kezkatuta daude: “Amara Berrin euskaldun asko gaude, baina kalean ez dela ia euskara entzuten. Egia da lasterketa batean, korrika zoazen bitartean ez duzula euskaraz egiten, baina hau guztia euskaraz antolatua egotea eta zozkatuko ditugun produktu guztiak euskararekin lotuta egotea… Ba uste dut zerbaitetarako balioko duela. Euskarak bultzada handia behar duela uste dugu. Plaza batean zerbait egitea baino, auzo guztia hartuko zuen zerbait nahi genuen. Kross batekin Amara Berri guztia zeharkatu genukeela pentsatu genuen”, azaldu du Arrietak.