Irutxuloko Hitzak lehen donostiarra sarituko du

Irutxuloko Hitzaren kamiseta bat, poltsa bat eta kantinplora bat eskuratuko ditu partaide donostiar azkarrenak. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

Irutxuloko Hitzaren kamiseta bat, poltsa bat eta kantinplora bat eskuratuko ditu partaide donostiar azkarrenak. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

Hiribira elkarteak Donostia Kriterium lasterketa antolatu du uztailaren 12rako. Irutxuloko Hitza fixie bizikleta zaleen proba ikusgarri honen laguntzailea da.

90eko hamarkada arte Donostiako Klasikoaren harira egin ohi zen Gaueko Kriteriumaren espiritua berreskuratu du Hiribira elkarteak. Hurrengo uztailaren 12an, Donostia Kriterium lasterketa egingo dute 21:30ean. Sagues eta Gros hartuko dute proba honetan lehiatuko diren partaideek. Ikuskizun ikusgarria izango da, zinez.

Festa, lehia, ikuskizuna, kirola eta paisaia ikusgarria ekarriko ditu kriteriumak hirira. Irutxuloko Hitzak lasterketa honen laguntzaileetako bat da, eta denborarik onena egiten duen donostiarra sarituko du. Irutxuloko Hitzaren aldeko kanpainaren baitan Mattin ilustratzaileak diseinatutako kamiseta bat eta poltsa bat eskuratuko ditu donostiar azkarrenak, baita Irutxuloko Hitzaren kantinplora eroso bat.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend