Hassanna Aalia saharar gaztearentzako babes politikoa eskatu dute hainbat aurpegi ezagunek
http://youtu.be/XP8PB4G9ptY
http://youtu.be/XP8PB4G9ptY
Espainiak babes eskaera ukatu dio Hassanna Aalia errefuxiatu sahararrari (Aaiun, Mendebaldeko Sahara, 1988), eta hainbat pertsona ezagunek Aaliarekiko elkartasun mezu bat hedatu dute bideo bidez. Iñaki Egaña idazle eta historialaria, Ainara Ortega abeslari eta aktorea, Jule Goikoetxea eta Danele Sarriugarte idazleak, Iker Lauroba musikaria, Andoni Aduriz sukaldaria, Fermin Muguruza musikaria, Berri Txarrak taldea, Manu Chao, Sara Cozar aktorea, Mikel Aranburu futbolari ohia, Oier Mendizabal pilotari ohia, Ana Pimenta antzerki ekoizlea… Makina bat aurpegi ezagunek babestu dute Aalia.
Bizi osorako kartzela zigorra jarri zion Marokoko auzitegi militar batek, bera Euskal Herrian zela. Babes eskaera egin zuen, baina Espainiako Barne Ministerioak ukatu egin dio. Kanporatzeko arriskuan da, beraz, eta horrek atxilotzea, tortura eta bizi osorako kartzela ekar dezakeela salatu zuen gazteak. Kanporaketak bizi osorako kartzela zigorra betetzea suposatuko luke Gdeim Izik kanpamendu baketsuan parte hartzeagatik.