'Design for change' proiektuaren baitan egiten ari dira, ikasleen proposamenak errealitate bihurtu daitezkela erakusteko.
Leire Fontaneda eta Sofia Jimenes, proiektuaren bi arduradun. (Argazkia: Lide Ferreira)
Groseko Jesuitak ikastetxeko 4. DBHko ikasleak diseinu lanetan murgilduta daude egunotan. Izan ere, euren ikasgelen paretak margotzen ari dira, itxura alai eta atseginago bat lortzeko asmoz. Jarduera hau 2011tik ikastetxeak duen
Design For Change (Aldaketa Diseinatuz) proiektuaren baitan egiten ari dira. Helburua
ikaslea ahalduntzea da, ‘heldua’ izan arte itxaron gabe, bere ingurunea aldatzeko gai dela erakutsiz. Prozesua lau urratsetan banatu dute:
sentitu, irudikatu, egin eta elkarbanatu. Honela, hiruzpalau ikaslez osatutako taldeek beraien inguruan gustuko ez dituzten elementuak identifikatu behar dituzte, hobekuntzak proposatu eta aurrera eraman, ondoren munduarekin elkarbanatzeko.
Proposamen ugari aurkeztu dizkiote aurten 15 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek zuzendaritzari, eta horietako asko onartuak izan dira. Hala ere,
ikasgelen itxura aldatzearen ideiak ikastetxean ‘iraultza’ eragin du. Barruan zituzten mahai, aulki eta material guztiak atera dituzte ikasgeletatik, paretak margotu ahal izateko.
Leire Fontaneda eta Sofia Jimenez dira ideia izan duten taldearen bi partaide, eta IRUTXULOKO HITZAk beraiekin hitz egin du, prozesua nolakoa izan den ezagutzeko.
Komunitatean moldatzeko trebetasunak ikasgaian landu dutela azaldu du Jimenezek. “Irakasleak aldatu nahi genuen zerbait proposatu genezakeela esan zigun, gure unea zela”. Beraz, talde txikietan bururatzen zitzaizkien ideiak mahai gainean jarri zituzten, ikasgelak margotzearena aukeratu arte.
Aurrekontua eta materialak
Zuzendaritzaren oniritzia jasotzeko, proiektuaren nondik norakoak prestatu zituzten. “Dena antolatu behar izan dugu: beste ikasleen iritziak jasotzeko inkestak egin ditugu, diseinua aukeratu dugu, arkitekto batekin ere hitz egin dugu, behar genituen material guztiekin aurrekontu bat egin dugu…”, adierazi du Fontanedak. Euren ingurua hobetzea zuten helburu: “
egunero hemen barruan sei ordu pasatzen ditugunez, inguru honetan gustura sentitu nahi genuen“. Orotara, lau ikasgela margotu nahi dituzte. Dagoeneko bi ikasgela margotu dituzte, eta gaur eta bihar artean amaituko dituzte beste biak.
Design for change metodologia Jesuitak ikastetxeko DBHko 4.mailan ez ezik,
Lehen Hezkuntzako zenbait ikasgaietan zeharka eskaintzen dute. Urteotan ikasleek proiektu ugari egin dituzte: Filipinak suntsitu zuen tsunamiaren ondorioz dirua lortzeko bizkotxo salmenta; gizarte integrazioa sustatzen duten Caritas eta Jesusen Lagundiko guneei bisita; ikasle zaharragoek antolatuta, txikiagoei zuzendutako jarduerak: hamaiketako osasuntsua edota garbitasuna zaintzeko aholkuak; ikastetxean zuhaitza txikiak landatzea…
-
-
Jesuitak ikastetxeko 4. DBHko ikasleak ikasgelak margotzen ari dira. (Argazkia: Lide Ferreira)