Anari eta Mmatarrak, Kortxoenean
Asteazkenean, 19:30ean, kontzertua emango dute eraisteko arriskuan dagoen Groseko gaztetxean.
Kortxoenea babesteko abian jarritako dinamikaren barruan Anari eta Mmtarrak ariko dira asteazkenean zuzenean (19:30). Anarik bandarekin emango du kontzertua, eta aurretik Mmtarrak taldeak joko du -Inoren Ero Ni taldeko Okene Abrego eta Mariano Hurtado musikarien egitasmo paraleloa-. Asteburuan hamaika jarduera egin dituzte Kortxoenearen aldeko aldarria ozen zabaltzeko. Igande arratsaldean jendetza bildu zen Fermin Muguruza musikariak, Xabi Solanok eta Bad Sound System taldeak Kortxoeneako teilatuan emandako kontzertuan. Kontzertuaren aurretik, kalejiran joan ziren Parte Zaharretik Kortxoenearaino Gaztetxeak bizirik lelopean. Larunbat arratsaldean manifestazio jendetsua egin zuten Erdialdeko kaleetan zehar, eta hainbat kulturgilek Kortxoenearen aldeko manifestu bat sinatu zuten.