Hainbat artistek euren proiektuak garatuko dituzte hiriko zazpi museoetan
Labore programan parte hartzeko epea ireki dute gaur, eta azaroaren 16a arte egongo da izena emateko aukera.
- Tokiko artisten eta nazioarteko artisten arteko lankidetza proiektua aurkeztea. Artista batek Euskal Herrikoa izan behar du, eta bestea nazioartekoa. Modalitate horretan Museum Cemento Rezola, Aquariuma eta Eureka! Zientzia Museoa aukeratu ahal izango dituzte partaideek.
- Euskal Herriko artistak banakako proposamenekin. Donostiako Elizbarruti Museoa, Museum Cemento Rezola, Real 100 Museoa, Aquariuma, Eureka! Zientzia Museoa eta San Telmo Museoa dira atal honetan egongo direnak.
- Bakarkako proposamenak aurkezten dituzten artistak, edozein jatorrikoak. Aquariuma, Eureka! Zientzia Museoa eta Museum Cemento Rezola dira aukeratu ahalko diren museoak.
Loturak sortzea
Prentsaurrekoan azaldu dutenez, sorkuntza artistikoa eta alor horretan berrikuntza sustatzea dira Donostia 2016k bere hasierako urratsetatik dituen bi helburu. Horretako, ezinbestekoak dira egonaldi artistikoak eta herritarren inplikazioa sorkuntza prozesuetan. Bide horretan urratsak ematen jarraitzeko, Donostia 2016 Fundazioak eta Donostia Kulturak lan metodologia bat diseinatu dute elkarlanean, hurrengo helmugetara gerturatzeko. Testuinguru hori da Laboreren sorrera dakarrena:- Lurraldeko ekipamenduetan artisten eta sortzaileen presentzia ohiko bihurtzea. Horretarako, sorkuntza prozesuen atal bat espazio horietan egitea bultzatuko dute.
- Arte bitartekaritza jarduerak antolatzea, ekipamenduaren testuinguru soziala kontuan izanda. Horrekin lortu nahi dute sortzaile, ekipamendu eta herritarren artean loturak sortzea.