Azken lapurretetan galdutako materiala berreskuratzeko laguntza behar du Txantxarrekak
Antiguako jaietarako egitarau indartsua prestatu du; jaietan bildutako dirua material berria erostera bideratuko dute.
Antiguako jaietarako egitarau indartsua prestatu dute. Lan handia egin dute programa lotzeko, eta lanaren fruituetako bat izan da La Otra bakarlari madrildarrak Txantxarrekan jotzea lortzea. Hilaren 21ean, 21:00etan, Antiguako gaztetxean izango da zuzenean.
Bihar bertan, hilaren 14an, reggae gaua egingo dute. 2015ean ere gaztetxean izan ziren Ganbiako Djplan Kunta Kunta Dj Fyah. Antiguara ere jaitsiko dira larunbatean, hilaren 16an. Arratsaldean, 19:30ean Benta Berriko plazan, eta handik Antiguako kaleetan zehar ariko dira poteoan, eta hainbat sorpresa gordeko dituzte. Ondoren, berriz ere gaztetxera itzuli, eta jaialdi feminista ospatuko dute. Antiguako talde feministak antolatuta, Katekexix taldeak joko du zuzenean.
Hurrengo ostiralean, hilaren 22an, zuzeneko musika gehiago ekarriko du Txantxarrekak. Gari eta Zarauzko Blue Beans ariko dira 21:00etatik aurrera.
Ekitaldi guztietarako sarrera doakoa izango da, eta beraz jendea Txantxarreka gaztetxera joatera animatu nahi dituzte herritarrak. Jaietan bildutako dirua azken lapurretetan galdutakoa berreskuratzera bideratuko dute.