Loiolako kaldereroak, artxiboko irudi batean. (Argazkia: Raul Perez)
Hogeita lau urte beteko dituzte aurten Loiolako kaldereroek. Ehun bat lagunek auzoko kaleak beteko dituzte zartagin eta mailu hotsekin igande goizean. Loiolatarra kirol elkartetik abiatuko dira 12:00etan, eta ia hiru orduko ibilbidea egingo dute Loiolan. Ordu erdi lehenago, irten aurretik, haurrentzako txokolate jana prestatuko dute. Latsarien plazan pregoia irakurriko dute, eta bazkaltzeko ordua iristen denean, askok Loiolatarra kirol elkartean bazkalduko dute.