Belle Epoque garaiaz mozorrotu nahi dute Amara Berri
Inauterietan bizipoza eta alaitasuna piztu nahi dute Amara Berrin. Auzo elkarteak Amara Berriko denda eta saltokiei Belle Epoque garaiko apaingarriak jarri, eta inauterietan murgiltzeko deia egin die. Gainera, hoberen apaintzen duen dendari edo tabernariak saria izango du.
Ostiralean, hilaren 5ean, inauterietako pintxo potea egingo dute, bertan izena ematen duten tabernetan. Haurrentzako mozorro lehiaketa bat ere egingo dute ostiral arratsaldean, 18:00etan, Arcco merkataritza gunean.