Operarako lehen betaurreko adimendunak estreinatuko dituzte Kursaalen
Opus Lirica konpainiak erabiliko ditu, otsailaren 19an eta 21an eskainiko duen 'La Traviata' operaren emanaldian.
Lide Ferreira
Teknologia berriena dituzten betaurrekoak estreinatuko ditu opera munduak Donostian. Otsailaren 19an eta 21ean izango da, Opus Lirica konpainiak eskainiko duen La Traviata operaren emanaldian, Kursaalen. “Operaz gozatzeko moduan iraultzaileak izango dira betaurreko hauek, ikusleak lehen baino askoz ere informazio gehiago jasoko baitu”, nabarmendu du Opus Liricaco presidente Txomin Martinek.
Hala, Opera Touch enpresa euskaldunak martxan jarritako teknologia honekin ikusleek hainbat aukera dituzte: abesten ari direna irakurtzea, euskaraz, ingelesez edo gaztelaniaz; partiturak jarraitzea; eta, abeslariaren edo tramaren informazioa jasotzea, hiru hizkuntzen ere bai. Horretarako, betaurrekoekin batera, ikusleei telefono mugikor bat emango zaio. Bertan, aplikazio bat izango dute eskuragarri, eta horren bitartez hautatu ahal izango dute nahi dutena.
Opera Touch enpresako arduradun Xabier Zatarainen arabera, “lehen ez zituen edo ihes egiten zitzaizkion datu askorekin gozatzeko parada izango du erabiltzaileak orain. Operaz gozatzeko modu osoago eta erosoagoa da“.
Estreinaldia, beraz, Donostian izango da, La Traviataren emanaldiarekin. Opera hasi baino lehenago eskuratu ahal izango dituzte ikusleek betaurrekoak, Kursaalen. Otsailaren 19an eta 21ean, egun bakoitzean, 50 betaurreko alokatzeko aukera egongo da, 10-15 euro ingururen truke.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea