Uliako bizilagunek ez dute hirigintza proiekturik onartuko
Uliako Lore Baratzak proiektuaren bidez parkea biziberritzen eta ikusarazten jarraituko dute. Uliatarrentzat auzoko gune berde bakarra dela esan du Sotok, eta ez litzatekeela bidezkoa ondare hori galtzea. Eusko Jaurlaritzak ingurumena eta parte hartzea sustatzeagatik emandako Elkarlan saria ere aipatu dute uliatarrek, “norabide onean” doazen seinale.
Horregatik, ez dute ulertzen udal gobernua etxeak egitearekin “tematu” izana: “Hala dioten arren, argi gera dadila, hirigintza proiektu bat ez dela inondik inora bateragarria parkearekin, eta bertako jarduerekin”, esan du Rodriguezek; “Donostiar guztiek erabiltzeko moduko parke ireki bat nahi dugu”.
Udal Gobernuak Hiriko Plan Orokorra aldatzea onartu du Uliako mintegietan 70 apartamentu egin ahal izateko. Aspalditik datorren gaia da, baina azken erabaki honek ezustean hartu ditu uliatarrak.
Agerraldi bat egin dute gaur udaletxean euren ezinegona adierazteko. Felix Soto Uliako auzo elkarteko kidearen esanetan, “arduragabekeria hutsa” litzateke lorategietan etxebizitza berriak egitea. Donostiako udalak badituela horretarako egokiagoak diren lursailak esan du Sotok, eta euren erabakian atzera egiteko eskatu dio udal gobernuari.
Bizilagunek Odon Elorzaren garaian parkean dauden ur-biltegiak desegitea saihestu zutela gogoratu du Felix Sotok, eta orain ere udal ordezkarien erabakiei aurre egingo dietela iragarri du: “udal gobernuaren jarrera kezkagarria da, baina ez dugu amore emango. Denbora asko daramagu parkea defendatzen, eta hala jarraituko dugu”.
Leire Rodriguez auzo elkarteko kideak azaldu duenez, sinadurak biltzen hasi dira, bai paperean eta baita Change.org plataformaren bitartez ere. EAJ eta PSE-EEko ordezkariekin ere bildu nahi dute, baina momentuz ez dute hitzordurik lortu.
Dena dela, azken bi urteetan bezala