Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin bertso afaria egingo dute Herrerako elkartean.
Andoni Egañarekin arituko da Maialen Lujanbio, Herreran. (Argazkia: Aiaraldea.info)
Badator bertsozaleek espero duten urteroko hitzordua: Altzako bertso astea.
Bihar hasi eta maiatzaren 2a arte luzatuko da aurten. Altzania Kultur Elkarteak eta Altzako Bertsozale Elkarteak antolaturiko egitaraua da, Donostia Kulturaren laguntzarekin.
Dagoeneko urte asko dira lehen bertso astea egiten dutela, baina Iñaki Lertxundi antolatzailearen arabera, auzotarrak ez dira aspertu. Harrera ona du bertso asteak, eta publiko fidela baduten arren, urtero jende berria inguratzen da saioetara.
Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio izango dira protagonistak lehen saioan. Bertso afaria egingo dute bihar, Herrerako elkartean, 21:00etan. Gai jartzaile gisa, berriz, Joseba Alkiza arituko da.
Afarirako txartelak 18 eurotan jarri dituzte salgai, Anaiak, Nido eta Elizondo tabernetan.
Bigarren saioa apirilaren 24an egingo dute. Bertso jaialdi honetan, Sustrai Colina, Igor Elortza, Iker Zubeldia eta Jone Uria bertsolariak elkartuko dituzte, eta Unai Elizasu ariko da gai jartzaile lanetan. Altzako kaxkoan izango da saioa, 18:00etan hasita.
Apirilaren 29an egingo dute bertso asteko hirugarren saioa, baina kasu honetan, ez da ohiko bertso saioa izango,
Bi Bala taldearen emanaldia baizik. Julen Goikoetxea (bateria), Xabier Etxeberria Pitxu (baxua), Iñaki Gurrutxaga (gitarra eta ahotsa) eta Aitzol Barandiaranek (ahotsa) osatutako taldea da Bi Bala. 2013ko Bertso Egunean Barandiaran eta Gurrutxagak eskainitako emanaldi batean du sorburua. Hitz joko eta mezu zuzenen bidez, entzulea erakartzea dute helburua. Nido tabernan ariko dira, 22:00etan.
Eta
azken saioa maiatzaren 2an egingo dute Tomasene kultur etxean. Kasu honetan, saioa eskainiko du, 19:00etatik aurrera. Mozanbikeko eskualde bateko errealitatea du oinarri emanaldiak. Eta Amurizak bertso, testu eta ipuin bidez deskribatzen du bertan bizi eta ikusitakoa.