Dantzari Txiki Egunak haur mordoa bildu zituen auzoan.
Dantzari txikiak, auzoko frontoiko emanaldian. (Argazkia: Añorga Txikiko Gauzak)
Añorgako Dantzari Txiki Eguna ospatu zuten joan den igandean. Egun osoko jaia egin zuten haur dantzariek, helduen begiradapean, auzoa girotuz. Arkaitz Añorgako Dantzariak taldeak antolatu zuen eguna, eta auzoko dantzariez gain, talde hauek parte hartu zuten: Gure Ametsa (Mutriku), Debako Musika Eskola (Deba), eta Astigar (Astigarraga). Auzoan barrena dantzan ibili ostean, frontoian egin zuten emanaldi nagusia. Jasotako argazki batzuk bildu ditugu irudi bilduma batean.